Alessandro Magnasco
Itxura
Alessandro Magnasco | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Genova, 1667ko otsailaren 4a |
Herrialdea | Genovako Errepublika |
Heriotza | Genova, 1749ko martxoaren 12a (82 urte) |
Familia | |
Aita | Stefano Magnasco |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Lantokia(k) | Genova Milan Genova Florentzia eta Genova |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | Barrokoa |
Genero artistikoa | paisaia margolaritza |
Alessandro Magnasco, izengoitiz Il Lissandrino (Genova, 1667ko otsailaren 4a - ?, 1749ko martxoaren 12a), italiar margolaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alessandro Magnascoren lanak Salvatore Rosaren estiloaren jarraipena diren arren, Calloten eragina ere badute. Margotu zituen koadroetako gaiak ilunak, guztiz melodramatikoak eta nahiko gogorrak izaten dira: ijitoak, gudariak, fraideak, paisaia beldurgarrietan eta eraikuntzen hondakinetan. Barroko-rokoko estiloa du.
XIX. mendean ia ahazturik egon zen, baina XX. mendearen lehen laurdenean berriro piztu zen haren margolaritzarako zaletasuna.
Lan azpimarragarriak: Azoka hiri bateko plazan, Politxinela gitarrarekin, San Erasmoren Martirioa, Kristoren Bataioa, eta abar.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alessandro Magnasco |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Italiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |