Aleksandr Herzen
Aleksandr Herzen | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Александр Иванович Герцен |
Jaiotza | Mosku, 1812ko martxoaren 25a (juliotar egutegia) |
Herrialdea | Errusiar Inperioa |
Lehen hizkuntza | errusiera |
Heriotza | Paris, 1870eko urtarrilaren 9a (juliotar egutegia) (57 urte) |
Hobiratze lekua | Cimetière du Château (en) Père Lachaise hilerria |
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia |
Familia | |
Aita | Ivan Yakovlev |
Ezkontidea(k) | Natalya Zakharyina (en) (1838ko maiatzaren 9a - |
Seme-alabak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Faculty of Physics and Mathematics of Moscow Imperial University (en) |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa, idazlea, kazetaria, autobiografialaria, literatura-kritikaria, prosalaria, iritzi-kazetaria, pedagogoa, politikaria, irakaslea eta iraultzailea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Iskander |
Genero artistikoa | Prosa opinion journalism (en) literatura kritika |
Aleksandr Ivanovitx Herzen(errusieraz: Алекса́ндр Ива́нович Ге́рцен; Mosku, 1812ko apirilaren 6a - Paris, 1870eko urtarrilaren 21a) errusiar filosofo eta idazlea izan zen. Hasieran Hegelen idealismoaren joerakoa zen; gero materialismora aldatu eta Feuerbach eta Bakuninen ideietara hurbildu zen. Errusiako populismoaren sortzailea izan zen. Ordena sozial eta ekonomikoaren errotiko aldaketa nekazari komunitateetan oin hartuz eta fase kapitalista saihestuz egin zitekeela aldezten zuen. Bere ideiengatik kartzela (1834) eta barne erbestea jasan ondoren, Parisa joan zen (1847). Handik ere egotzi zutelarik (1851), Nizan, Londresen eta Genevan bizi izan zen geroago. 1855-1869 urteetan Ipar izarra eta Kolokol (Ezkila) ezkutuko aldizkariak argitaratu zituen. Errusian zabalkunde handia izan zuten, bigarrenak batez ere. Bere-berea zuen sozialismo utopikoaren gaineko ikuskera obra askotan azaldu zuen: Ideia iraultzaileak Errusian garatzeari buruz (1851), Errusiako herria eta sozialismoa (1855). Literaturan ere, eite politikoa duten zenbait obra idatzi zituen: Nor da erruduna? (1847) eleberria; Krupov doktorea (1847) eta Mika lapurra (1848) ipuinak. Bestalde, 1848ko gertakariak deskribatu zituen Italia eta Frantziako gutunak (1850) obran.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aleksandr Herzen |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Errusiar Inperioko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |