[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Al dente

Wikipedia, Entziklopedia askea
Makarroiak carbonara saltsan, al dente zerbitzatuak.

Al dente moduan pasta, arroz, ortuari eta beste hainbat jaki prestatzen direnean aski egosita agertzen dira kanpotik baina, hortzak ukitzean, muina tente dago, nerbioa galdu gabe, murtxikatzean nolabaiteko erresistentzia agertzen duelarik. Al dente egositako barazkiek berezko kolore-zaporeei eusten diete.[1][2]

Italieratik hartu du euskarak sukaldaritzako esamolde hau, deus aldatu gabe.[3][1]

Euskal Herrian puntu hori ondo igarota prestatu izan ditugu jakiak, tradizioz: iraganean, bi eta hiru uretan (2-3 aldiz) egosi izan ditugun aza, azalore eta gainerakoak, “usainak garbitzeko”, euskal sukaldaritza berriaren bestelako joerak betetzen hasi aurretik, dela higieneagatik, dela aurreiritziengatik.[1]

Al dente egosteko, aski da pasta (parte bat) ur irakinetan (bost/hamar parte) murgildu, etiketan agertzen den denbora bete eta, tarteka, palotearekin eragitea, aleak bakantzeko. Eginikoan, eltzetik atera eta ur hotz edo freskoan murgilduta epeltzen utzi beharko da une batez, egosaldia gelditzeko. Arrozekin, beste horrenbeste: tradizioz arroza “ongi” egosteko hogei minutu behar baziren ere, gaur egun denbora hori murriztu egin da, aleak suelto eta eginik egon daitezen.[1][4]

Al dente egositako arrozki eta pastak asegarriagoak dira: anoa hartuta, karbohidrato horiek organismoak mantsoago transformatuko dituenez, apetitua geroago etorriko da, luze egosten ditugunean baino. Ondorioz, pasta ohiko elikagai duten herrietan pertsona gizen gutxiago ikusten omen dira.[1][5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e Agirre, Edorta. (2022). Amantala ta mantela. Pamiela, 26 or. ISBN 978 84 9172 259 5..
  2. «Pour la santé, rien ne vaut les légumes vapeur "al dente" – energie-environnement.ch» www.energie-environnement.ch (Noiz kontsultatua: 2024-01-30).
  3. (Ingelesez) «al dente | Etymology of phrase al dente by etymonline» www.etymonline.com (Noiz kontsultatua: 2024-01-30).
  4. «Sukaldaritza liburua/Errezetak/Tagliatelleak otarrainxka eta txirlekin — Wikibooks» eu.wikibooks.org (Noiz kontsultatua: 2024-01-30).
  5. Zergatik prestatu pasta "al dente" erara? | Consumer. 2006-07-30 (Noiz kontsultatua: 2024-01-30).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]