Ar-Razi
Itxura
(«Al-Razi» orritik birbideratua)
Ar-Razi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ray (en) , 865 |
Herrialdea | Abbastar Kaliferria |
Heriotza | Ray (en) , 923 (58/59 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | persiera arabiera |
Irakaslea(k) | Ali ibn Sahl Rabban al-Tabari (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | matematikaria, kimikaria, filosofoa, asmatzailea eta medikua |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Musulmana |
Ar-Razi[1], izen osoaz Abū Bakr Muhammad ibn Zakarīyā al-Rāzī (Rey, Iran, 865 - ib., 923), Rhazes izen latinoaz ere ezaguna, persiar osagilea eta filosofoa izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Medikuntzako 50 obratik gora idatzi zituen arabieraz. Continens, latinera itzulitako entziklopedia handia, idatzi zuen, Europan XVI. mendea arte erabili zena. Al-Mansur-entzako liburua idatzi ondoren Baztangaren eta eskarlatinaren gainean obra guztiz garrantzitsua argitaratu zuen, baztangaren lehen deskripzio klasikoa egiten duen obra, alegia. Bestalde, filosofiako 40 obratik gora idatzi zituen (logika, metafisika, teologia) eta erlijioaren eta filosofiaren arteko bateraezintasuna azpimarratu zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (2016-09-30). (PDF) 181. araua: Erdi Aroko pertsona-izenak. Iruñea, 11 or..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |