Agis III.a
Agis III.a | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | ? | ||
Herrialdea | Esparta | ||
Heriotza | Megalopolis, K.a. 331 ( urte) | ||
Familia | |||
Aita | Arkidamo III.a | ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | antzinako greziera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | agintaria |
Agis III.a (antzinako grezieraz: Ἄγις) Espartako euripontidar dinastiako hogeigarren erregea izan zen.
Arkidamo III.aren seme nagusia izan zen, eta erregealdi labur bat izan zuen, K.a. 338 eta K.a. 331 bitartean iraun zuena. Bere aitaren oinordeko izan zen, Magna Graeciako Manduria hirian gertatutako gerran hil zena K.a. 338an. Urte hartan Espartak bere lurraldearen zati bat galdu zuen Mazedoniako Erresumak Keroneako guduan garaipena lortu ondoren. Agis III.ak ez zuen gogo onez onartu mazedoniarren nagusitasuna, eta Persiaren aurkako gerra hasi zenean konspiratzen hasi zen.
K.a. 333an, erregea, hiruarrauneko txiki batekin Egeoko persiar gobernariak ziren Farnabazo III.a eta Autofradatesengana hurbildu zen Grezian Alexandro Handiaren aurkako erasoak egiteko dirua eskatzera, baina soilik 30 talentu eta 10 hiruarrauneko jaso zituen, eta Issoseko guduaren berri izan zuenean, bere planak bertan behera utzi behar izan zituen. 10 hiruarraunekoak bere anaia Agesilaori bidali zizkion horiekin Kretara uhartean Espartak zituen interesak defendatzera joateko aginduarekin, eta dirudienez Agesilaok obeditu egin zion.
K.a. 331n greziar estatuak Mazedoniaren aurka matxinatu ziren. Esparta, Elide, Akaia eta Arkadiaren zati batek Argosek, Meseniak eta Megalopolisek bertara batzeari uko egin zioten aliantza bat osatu zuten. Zopirionen hondamendia eta Trazian K.a. 331n abiatu zen matxinadaren berri izatean, aliatuek gerra hasi zuten, eta Agis III.ak espartar armadak eta Issoseko guduan egon ziren zortzi mila greziar mertzenariok osatutako armadaren buruzagitza jaso zuen. Agisek Korragosek zuzendutako mazedoniarrak garaitu zituen.
Orduan, beste greziar hiri batzuk greziar aliatuei batu zitzaizkien, eta Megalopolis setiatua izan zen. Antipatro hiriari laguntzera joan zen eta handik gertu Agis III.a garaitua eta hila izan zen gudu bat gertatu zen, Apianok, Diodoro Sikulok eta beste historialariren batzuk K.a. 331ko iraila eta urria bitartean adierazten duten data batean. Beste egile batzuk, berriz, Agis III.aren heriotza data K.a. 330eko udaberrira atzeratzen dute. Bere oinordekoa bere anaia Eudamidas I.a izan zen.
Aurrekoa Arkidamo III.a |
Espartako erregea K.a. 338-K.a. 331 |
Ondorengoa Eudamidas I.a |