Aeghyna
Aeghyna | |||
---|---|---|---|
626 - 636 ← Genial - Amand de Gascunya (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | VI. mendea | ||
Herrialdea | Frankoen Erresuma | ||
Heriotza | 638 ( urte) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | aristokrata |
Aeghyna, Aeghyna, Aegyna, Aigino edo Aichina, (?-638) Baskoniako dukerriko dukea[1] (626-638), Genialen ondorengoa izan zen[2].
626an frankoek Baskoniako dukerrian agintzeko hautatu zuten[3]. Agintean gutxi gorabehera 638. urtera arte egon zen[4]. Duke izendatu berri zela Paladio eta bere semea zen Senoceko artzapezpikua baskoien matxinada batekin bat egoteaz salatu zituen[5]. Frankoen banaketa eta Akitaniako erresumaren ezartzea probestuz baskoiek Aiginorekiko abantailaz borrokatu zuten. 628. urte aldera Karibertok aurre hartuko die eta baskoiei euren gogoz kontra Tolosako erresuman sartzera behartzen ditu. Kariberto honek Loiratik Pirinioetako hiri guztiak bere kargu zituen, Tolosa barne, azken hau Akitaniako erresumaren hiriburu bihurtu zuelarik. Azkenik Aeghyna betirako zokoratua izan zen, bere ondorengoa eta duke berria Amand edo Ainand izan zelarik[6].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Aegino.Euskomedia.org
- ↑ Collins, Roger. The Basques. Blackwell Publishing: Londres, 1990
- ↑ John Michael Wallace-Hadrill The Fourth Book of the Chronicle of Fredegar with its Continuations. Greenwood Press: Connecticut, 1960.
- ↑ Monlezun, Jean Justin. Histoire de la Gascogne. 1846.
- ↑ Higounet, Charles. Bordeaux pendant le haut moyen age. Bordele, 1963.
- ↑ Lewis, Archibald R. "The Dukes in the Regnum Francorum, A.D. 550-751." Speculum, 51. Lib, 3. zbk (1976ko uztaila), 381-410. orr.
Baskoniako dukeak | ||
---|---|---|
Baskoniako dukeak (Frankoen basailuak) Baskonia eta Akitaniako dukeak Felix • Lupo I.a • Eudon Handia • Hunald I.a • Waifer edo Gaifier • Hunald II.a Baskoniako duke burujabeak Lupo II.a • Antso I.a • Xemen I.a • Gartzia I.a • Lope III.a Zentulo Wasco Baskoniako duke eta Bordeleko kondeak (Frankoen basailuak) Baskoniako kondeak Azken Baskoniako duke burujabeak Gaskoiniako duke burujabeak Antso III.a • Gartzia II.a • Antso IV.a • Antso V.a • Gilen II.a • Bernat I.a • Antso VI.a • Berengario • Eudon • Bernat II.a • Guy Geoffrey 1058an Akitaniako Dukerriari lotu zitzaion.** |