[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Antso IV.a Gartzia Gaskoiniakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antso IV.a Gartzia Gaskoiniakoa
Duke of Gascony (en) Itzuli

920 - 950
Gartzia II.a Antso Gaskoiniakoa - Antso V.a Santxitz Gaskoiniakoa
Bizitza
Jaiotza890 (egutegi gregorianoa)
Heriotza955 (egutegi gregorianoa) (64/65 urte)
Familia
AitaGartzia II.a Antso Gaskoiniakoa
AmaAmuna
Seme-alabak
Haurrideak
Jarduerak
Jarduerakaristokrata

Antso IV.a Gartzia[1][2] (?-950 edo 955) Baskoniako dukea (930-950 edo 955) izan zen[3].

Bere agintaldian Gaskoinia asko murriztu zen, bere anaiek eskualde nagusiak jarauntsi zituztelako eta de facto eta agian de jurezko dukerri burujabea ia ahaztu zen[4].

Aucheko eskutitzetan Gartzia Antsoren semetzat eta Rodako kodexan Gaskoiniako oinordekotzat hartzen dute. Aita hiltzean dukerria ez ezik Lomagen, Gavarret, Tursan eta Bruilloisko bizkonderriak ere jarauntsi zituen. Gilen eta Arnaldo bere anaiek Fézensac (tartean Armagnac) eta Astarac hurrenez hurren jarauntsi zituztenez Baskoniako dukerria oso murriztua izan zen[5].

932an, Flodoardok Ermengol Rouerguekoa eta Raimundo Pons Tolosakoa anaiek eta Septimaniako printzeek Raul Frantziakoa omentzeko "Lupus Aznar Vasco" eraman zutela berarekin. Batzuen ustez, "Lupus Aznar Vasco" hau Antso izan zen[6]

Aucheko eskutitzetan Antsok bi sasikume izan zituela agertzen da: Antso bere oinordekoa eta honen oinordekoa izan zen Gilen. Gombaldo ere, artzapezpiku pluralista zena, semea zuen. Honek zenbait diozesitan izan zen Gaskoinian Bordeleko artzapezpiku bilakatu arte. Udalriko edo Odulriko izeneko laugarren semea ere izan zuen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
  2. frantsesez: Sanche Garsie; okzitanieraz: Sans Gassia; latinez: Sancius Garsia
  3. Foundation for Medieval Genealogy: Gascony.
  4. Collins, Roger. "The Basques". Blackwell Publishing: Londres, 1990
  5. Monlezun, Jean Justin. "Histoire de la Gascogne". 1846. 363. orr.
  6. Lewis, Archibald R. The Development of Southern French and Catalan Society, 718–1050. University of Texas Press: Austin, 1965. 185. orr.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Aurrekoa
Gartzia II.a Antso Gaskoiniakoa
Baskoniako dukea
930-950 edo 955
Ondorengoa
Antso V.a Antso Gaskoiniakoa