Abitaminosi
Abitaminosi | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | nutrizio-gaixotasuna, nutritional deficiency disease (en) disorder of vitamin and non-protein cofactor absorption and transport (en) |
Espezialitatea | endokrinologia |
Sortzen du | cheilosis (en) |
Identifikatzaileak | |
GNS-9-MK | 269.1 eta 269.2 |
GNS-10 | E56.9 |
GNS-9 | 264, 265, 266, 267, 268, 269 eta 269.1 |
MeSH | D001361 |
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Abitaminosia bitaminarik ezak edo gutxi izateak eragiten duen patologien multzoa da.
Bitaminen gabeziak hainbat jatorri izan ditzake: elikagai egokiak ez hartzea, hesteetan xurgapen arazoak izatea, arazo metabolikoak pairatzea... Abitaminoasiaren kontrako patologia hiperbitaminosia da, bitamina baten gehiegizko kontzentrazioa organismoan, alegia.
Bitaminen funtzioa garrantzi handikoa da organismoarentzat koentzimak direlako, hots, ezinbestekoak dira entzimek ondo funtziona dezaten. Bitaminen ezean prozesu metabolikoek ez dira behar bezala burutzen eta akats metaboliko larriak ager daitezke.
Abitaminosi nagusiak honako hauek dira:
- A bitaminaren gabezia: larruazaleko eta ikusmenaren arazoak eragiten ditu, eta baita mukosen akatsak ere (arnas aparatukoak, batez ere)
- D bitaminaren gabezia: errakitismoa sortarazten du, hezurren deformazioak dakartzana
- E bitaminaren gabezia: antzutasuna, anemia eta gaitz neuro-muskularrak eragiten ditu
- K bitaminaren gabezia: odoljarioak sortarazten ditu
- B1 bitaminaren gabezia: beriberi izeneko gaitza ekartzen du
- B2 bitaminaren gabezia: mukosa, larruazaleko eta begietako arazoak eragiten ditu
- B3 bitaminaren gabezia: pelagra sortzen du
- B12 bitaminaren gabezia: anemia kaltegarri izeneko gaitza sortarazten du
- C bitaminaren gabezia: eskorbutoa dakar
Hainbat abitaminosi era enpirikoan aspaldiko mendeetatik ezagutzen dira: eskorbutoa, pelagra, errakitismoa, beriberia...