[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Anna Tuschinski

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anna Tuschinski

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAnna Elisa Lorwein
JaiotzaGdańsk1841eko abenduaren 4a
Herrialdea Danzig Hiri Askea
Heriotza1939 (97/98 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakesperantoa
alemana
Jarduerak
Jarduerakesperantista eta irakaslea

Anna Elisa Tuschinski, jaiotzez Lorwein, (Danzig, 1841eko abenduaren 4aibidem, 1939ko urriaren 9a) Danzig hiriko esperantista eta irakaslea izan zen.

Irakasle trebatua, esperantoari buruz ikasi zuen 1907an eta hizkuntza hori hirian zehar zabaltzen hasi zen. Oso ezaguna zen esperantoaren aldeko nazioarteko mugimenduan, eta «esperantoaren ama» deitzen zitzaion.

Anna Elisa Lorwein 1841eko abenduaren 4an jaio zen Danzig hirian (gaur egun Gdańsk), orduan Prusiako Erresumaren parte zena. Haren aita Gustav Lorwein merkatari alemaniarra zen, ama, berriz, Adela Juchnowicz poloniarra. Irakasle lanetan aritu zen. Karol Tuschinski merkatariarekin ezkondu zen eta harekin alaba bat izan zuen[1][2]. 1890 inguruan senarra hil zitzaion[3].

Familia protestante batean hazi zen arren[4], Tuschinski zerbitzu katoliko eta juduetara ere joaten zen, eta gero bahaismora konbertitu zen[3].

1907an, Tuschinskik esperantoari buruzko liburuxka bat aurkitu zuen, eta harrituta geratu zen hizkuntza honen logikarekin. 66 urte zituela, azkar ikasi zuen esperantoa eta Danzigen hasi zen irakasten, 1907ko azaroan hiriko esperanto elkartea sortuz[3][5]. Hurrengo urtean, Dresdenen egin zen 4. Esperanto Biltzarrean parte hartu zuen, eta han L. L. Zamenhof esperantoaren sortzailea ezagutu zuen[1]. Hurrengo urteetan, Tuschinskik esperantoa Danzig osoan zabaldu zuen, eta elkartea 100 kide baino gehiago izatera iritsi zen 1910ean[2]. Bere ahaleginak zirela eta, 1912an Alemaniako 7. Esperanto Biltzarra Dantzigen antolatu zuten, eta bertan Anna Tuschinski «esperantoaren ama» izendatu zuten[2][5].

Lehen Mundu Gerraren ostean Danzig Hiri Askea ezartzeak esperantoa gehiago zabaltzea ekarri zuen. 1920rako, sei esperanto klase zeuden Danzigen eta guztira 130 ikasle inguru[5][6]. 1922an, Tuschinskik Danzigeko Esperanto Biltzarra sortu zuen Munduko Esperanto Elkartearekin elkarlanean, eta bost urte geroago, hirian 19. Munduko Esperanto Biltzarra antolatu zen. Tuschinskik, orduan 86 urte zituela, biltzarraren ohorezko presidentea izan zen eta hasierako hitzaldia eman zuen. Naziek okupatutako Danzigen hil zen 1939ko urriaren 9an, 98 urte zituela[5].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Polonieraz) «Anna Eliza Tuschinski (1841–1939)» Committee for Celebrating the 500th Anniversary of the Reformation in Pomerania 2021-03-26 (Noiz kontsultatua: 2023-06-02).
  2. a b c (Polonieraz) Daniluk, Jan. «90 lat od spotkania esperantystów w Gdańsku» Trojmiasto.pl 2017-08-13 (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
  3. a b c (Ingelesez) Root, Martha. (1927). «What Danzig Has: How to bring a Universal Congress of Esperanto in your city» Star of the West 18 (1): 29-31. (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
  4. (Polonieraz) Antoniewicz, Grazyna. «Gdańsk - Mateczka esperantystów» Dziennik Bałtycki 2017-08-09 (Noiz kontsultatua: 2023-06-02).
  5. a b c d (Polonieraz) Grygorcewicz, Weronika. «Anna Elisa Tuschinski» Metropolitanka (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
  6. (Ingelesez) «Domestic Chronicle» American Esperantist (Esperanto Association of North America) 27 (1): 13..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]