[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Danzig Hiri Askea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Danzig Hiri Askea
Freie Stadt Danzig
Wolne Miasto Gdańsk
1920 – 1939
Nazioen Ligaren agintean
bandera

armarria


Ereserkia

Fitxategi:Für Danzig
Goiburua
Nec Temere, Nec Timidi «Ez ausartegi, ezta beldurti ere»
Danzig Hiri Askearen kokapena Europan, Bigarren Mundu Gerra aurretik
Geografia
HiriburuaDanzig
Biztanleria366.730 (est. 1923an)
Azalera1.966 km2 km²
Ekonomia
DiruaDanzigeko florina = 100 pfennige (Danziger Gulden alemanez)
Kultura
Hizkuntza(k)Alemaniera eta poloniera
Historia
Sorrera1920
Desagerpena1939
Aurrekoak
Weimar Errepublika
Prusiako Estatu Askea
Mendebaldeko Prusia
Ondorengoa
Hirugarren Reicha

Danzigeko Hiri Askea (Freie Stadt Danzig alemanez, Wolne Miasto Gdańsk polonieraz) 1920ko ekainaren 10ean eratutako hiri-estatu autonomoa izan zen. Gaur egun, Gdansk hiri poloniarra (1772tik 1920ra, Prusiaren barne) Versaillesko Itunaren (1919) III. zatiko IX. atalak esandakoen arabera eratu zen. Era horretan, Alemaniarekiko independentzia lortuta, Nazioen Ligaren esku geratu zen eta Poloniak pribilegio ekonomiko eta diplomatikoak jaso zituen, hiri horren babesle bihurtu zelako.

1939an Hirugarren Reichak Danzig okupatu zuenez gero, hiri askearen dohaina izateari utzi egin zion. Bigarren Mundu Gerraren amaieran ostera, Poloniari egokitu zitzaion lurraldea.

1807an, Napoleon I.ak estatu sasi autonomoaren dohaina eman zion hiriari. Baina 1815an, Vienako Batzarraren ostean, hiria berriro Prusiaren barnean geratu zen. Hala ere, 1919an, Versaillesko Itunarekin Danzig hiriak aurreko autonomia berreskuratu zuen, alabaina, Nazioen Liga eta Poloniaren kontrolpean.

Hiri-estatuaren ezarpena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Tokiko billeteak.

1919an Lehenengo Mundu Gerra amaitu zenean, Danzigeko hiria lurraldeen arteko tirabiren gunea bilakatu zen. Alde batetik, Alemaniak lurralde bera eskatzen zuen, bertan jatorri alemaniarreko biztanleria ugaria zelako; bestalde, Poloniak hiria aldarrikatzen zuen, Itsaso Baltikorako zuten sarbide bakarra zelako. Haren legezko jatorria Versaillesko Itunaren akordioan (100-108 artikuluetan) datza, honako hau adierazten baitzuen, hain zuzen:

Alemanak ziren nagusi bertan (%95a) eta alderdi naziak irabazi zituan han hauteskundeak 1933an botoen %50 lortuz.

Danzig Hiri Askeko Estatuaren Nagusiak
Izen-deiturak Hasiera Amaiera Alderdia
Danzigeko Senatuaren Presidenteak
1 Heinrich Sahm 1920ko abenduaren 6an 1931ko urtarrilaren 10ean Ez
2 Ernst Ziehm 1931ko urtarrilaren 10ean 1933ko ekainaren 20an DNVP
3 Hermann Rauschning 1933ko ekainaren 20an 1934ko azaroaren 23an NSDAP
4 Arthur Karl Greiser 1934ko azaroaren 23an 1939ko abuztuaren 23an NSDAP
Estatuaren Presidenteak
5 Albert Forster 1939ko abuztuaren 23an 1939ko irailaren 1ean NSDAP

Nazioen Ligako Komisario Gorenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioen Ligako lurralde agintadunak ez bezala, Danzigeko Hiri Askeak (Sarreko arroaren lurraldea bezala) Nazioen Ligako kontrolpean iraun zuen. Hala eta guztiz, praktikan, Poloniak kontrolatzen zuen.

Hainbat herrialdetako ordezkariek Komisario Gorenaren eginkizuna bete zuten:

Izen-deiturak Aldia Herrialdea
1 Reginald Thomas Tower 1919–1920 Erresuma Batua
2 Edward Lisle Strutt 1920 Erresuma Batua
3 Bernardo Attolico 1920 Italia
4 Richard Cyril Byrne Haking 1921–1923 Erresuma Batua
5 Mervyn Sorley McDonnell 1923–1925 Erresuma Batua
6 Joost Adriaan van Hamel 1925–1929 Herbehereak
7 Manfredi di Gravina 1929–1932 Italia
8 Helmer Rosting 1932–1934 Danimarka
9 Seán Lester 1934–1936 Irlandako Errepublika
10 Carl Jakob Burckhardt 1937–1939 Suitza
1923ko azaroaren 1eko Danzig Hiri Askeko erroldaren araberako biztanleria, hizkuntzak kontuan hartuta
Nazionalitatea Alemana Alemana eta
poloniera
Poloniera, kaxubiera,
masuriera
Errusiera,
ukrainera
Hebreera,
yiddisha
Sailkatu gabeak Guztira
Danzigtarrak 327.827 1.108 6.788 99 22 77 335.921
Danzigtarrak ez zirenak 20.666 521 5.239 2.529 580 1.274 30.809
Guztira 348.493 1.629 12.027 2.628 602 1.351 366.730
Ehunekoa % 95,03 % 0,44 % 3,28 % 0,72 % 0,16 % 0,37 % 100
St. Maryko Paristar Eliza Luterano Gorena, Rechtstadt.

1924an, biztanleriaren % 54,7 protestantea zen (220.731 lagun inguru, gehienak luteranoak, Antzinako Prusiar Eliza barne); % 34,5, katolikoa (140.797 pertsona); eta % 2,4, judua (9.239 pertsona); halaber, beste zenbait gutxiengo protestante ere baziren: 1.934 kalbinista, 1.093 bautista eta 410 humanista erlijioso. Era berean, 2.129 disidente ziren, 1.394 biztanlek beste izendapeneko erlijioetan sinesten zuten eta 664 hiritarrek erlijiogabetzat zuten euren burua. Juduen komunitateak 1910an 2.717 jarraitzaile zituen, 7.282 1923an eta 10.448 1929an, Polonia eta Errusiatik bertaratutako etorkinak, batik bat.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]