Anatoli Ribakov
Itxura
Anatoli Naumovitx Ribakov (errusieraz: Анатолий Наумович Рыбаков; Txernihiv, 1911ko urtarrilaren 14aGreg./urtarrilaren 1aJul. - New York, 1988ko abenduaren 23a) ukrainar eta sobietar idazlea izan zen.
Errusiar Inperioaren Ukrainan jaio zen familia judu batean. 1934an atxilotu zuen NKVDk eta hiru urtez erbesteratu zuen Siberiara. Erbestearen ondoren garraioan lan egin zuen eta Bigarren Mundu Gerran tankeen komandante izan zen.
Haurrentzako liburuak eta nazien okupazioari eta Holokaustoari buruzko eleberriak idatzi zituen.
Bere eleberririk ezagunena Arbateko haurrak (errusieraz: Дети Арбата) da. 1960ko hamarkadan banatu zen, samizdat moduan, baina 1987ra arte ez zen argitaratu. Stalinen aurkako eleberria glasnostaren aitzindaria izan zen.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eleberri laburrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Daga (Кортик), 1948.
- Brontzezko txoria (Бронзовая птица), 1956.
- Kroshen abenturak (Приключения Кроша), 1960.
- Kroshen oporrak (Каникулы Кроша), 1966.
- Soldadu ezezaguna (Неизвестный солдат), 1970.
- Fusilaren tiroa (Выстрел), 1975.
Eleberriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gidariak (Водители), 1950.
- Ekaterina Voronina (Екатерина Воронина), 1955.
- Uda Sosniakin (Лето в Сосняках), 1964.
- Harea astuna (Тяжелый песок), 1978.
- Arbateko haurrak 1 (Дети Арбата) 1982.
- 35. urtea eta beste batzuk (Тридцать пятый и другие годы) 1988.
- Arbateko haurrak 2 : 'Beldurra (Страх), 1990.
- Arbateko haurrak 3 : Errautsak eta hautsak (Прах и пепел), 1994.
- Oroitzapenen liburua (Роман-воспоминание) (Мой XX век), 1997.