AEG
Allgemeine Elektricitäts-Gesellschaft, AEG siglaz ezagunagoa, Emil Rathenauk 1883an fundatu zuen alemaniar enpresa da. 1903an, Siemensekin fusionatu zen, Telefunken elkartea sortzeko. Nazien agintaritzak bultzaturiko armagintza-programetako parte-hartzaile nagusia izan zen. Bigarren Mundu Gerraren garaian, bonbardaketen ondorioz, galera handiak izan zituen arren, Alemaniako industrian paper garrantzitsua betetzen jarraitu zuen. Gaur egun nazioartean oso zabaldurik dagoen taldea da, nahiz eta produkzio-lantegi gehienak Alemanian dituen. 1983an krisialdi larria izan zuen, eta, ondorioz, bere jardueretako batzuk berregituratu behar izan zituen.
Hasieran, ur-berogailu elektrikoak, plantxa elektrikoak, teontzi elektrikoak eta beste zenbait aparatu egiten zituen.
1907tik aurrera, Peter Behrens diseinatzailea hasi zen aholkulari gisa han lan egiten; enpresaren irudi korporatiboa diseinatu zuen, lantegien eraikinak, eta baita produktu elektrikoen multzo bateratu eta sistemiko bat ere.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |