[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Cum laude

Wikipedia, Entziklopedia askea

Cum laude ((Latinez) "goratzarrekin, goraipamenekin, laudamenekin, goratzapenekin) latinetik zuzenean, bere horretan, mailegatutako esapide bat da. Unibertsitateko gradu akademiko maximoan lortutako kalifikazio altu bati gehitzen zaion deskripzioa da, eskuarki doktoregoa esleitzen denean nota altu bati gehitzen zaion esapidea da. Errendimendu akademiko altua lortu duen pertsonari kalifikazioarekin batera, Cum lauderekin lortu duela esate dute tribunalekoek, lortutako kalifikazio ona oraindik ere gehiago apaintzeko.

Sistema akademiko batzuetan honako terminologia erabiltzen da:

  • Cum laude: 'goratzarrekin, goraipamenekin, laudamenekin, goratzapenekin' (nabarmendua). Tribunalak erabaki du ikasleak errendimendu akademiko nabarmena erakutsi duela, batezbestekotik gora, gradu horretara aurkeztu diren % 20 edo % 30 onenen artean edo.
  • Magna cum laude: 'ohore handiekin' (oso nabarmena). Tribunalak erabaki du ikasleak errendimendu akademiko oso nabarmena erakutsi duela, batezbestekotik oso gora, gradu horretara aurkeztu diren % 5 edo 15 onenen artean edo.
  • Summa cum laude: 'ohore handienekin'. Tribunalak erabaki du ikasleak errendimendu akademiko itzela erakutsi duela, batezbestekotik oso gora, gradu horretara aurkeztu diren % 1 edo % 5 onenen artean.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]