[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Club Náutico de Luanco

Wikipedia, Entziklopedia askea
Club Náutico de Luanco
Sorrera 1953
Herria Espainia Gozón, Asturias
Lehendakaria ?
Entrenatzailea Espainia José Quintana
Patroia(k) Espainia Juan Fernández
Kolorea(k)           urdina eta zuria
Trainerua      Lluanquina (oraingoa)
     Virgen del Socorro (historikoa)
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 TKE Liga
0 Espainiako Txapelketa
2 Asturiasko Txapelketa
2024: Kontxa ez
2023: Liga ez
Webgunea www.facebook.com

Club Náutico de Luanco Asturiasko Luanco (Gozón) herriko itsas kirol eta beraz arraun taldea da.

Elastikoa zein trainerua zuria eta urdina dira. Traineruaren izena La Lluanquina da, urteetan zehar Virgen del Socorro izan bada ere.

Kluba 1953an sortu zen[1]. Batel eta trainerilletan aritzen zen eta 70. hamarkadan emaitza politak lortu zituen, hala nola 1972ko Espainiako Batel Txapelketako bigarren postua, eta 1974 eta 1978ko hirugarren postuak.[2]

Trainerua ere atera izan du eta Asturiasko txapelduna izan zen 1988an. Hala ere gehienetan C.M. Castropolen itzalean egon da. Liga sistemak abiatu zirenetik klub biek ez dute elkarren aurka arraun egin, Luancok KAE 2 Ligan egin du arraun eta Castropolek galiziarren ligan.

2005ean Luancoko traineruak hiru estropada jokatu zituen[1]. 2006an trainerurik atera gabe egon ondoren 2007an hiru estropada jokatu eta bandera bat irabazi zuen, Avilésen[3]. 2008 eta 2013 artean urtero uretaratu zuen trainerua eta KAE Ligako bigarren mailan egin zuen arraun[4]. 2014az geroztik ordea ez du trainerurik osatzerik lortu.

Azken denboraldiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Liga Kontxa
2008 KAE 2 Liga, 10.a -
2009 KAE 2 Liga, 10.a -
2010 KAE 2 Liga, 14.a -
2011 KAE 2 Liga, 12.a -
2012 KAE 2 Liga, 11.a -
2013 KAE 2 Liga, 11.a -
2014- ez

Gozón Udaleko Bandera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Club Náutico de Luanco-k 2003tik aurrera Gozón Udaleko Bandera antolatzen du, 2008 eta 2013 artean KAE 2 Ligako estropada puntuagarria izan zena.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Luanco, Cn. (martes, 11 de marzo de 2014). «Club Náutico de Luanco: HISTORIA» Club Náutico de Luanco (Noiz kontsultatua: 2024-11-22).
  2. (Gaztelaniaz) MENOR, SANTY. (2018-02-01). «El Club Náutico de Luanco afronta la temporada con cuarenta remeros» El Comercio: Diario de Asturias (Noiz kontsultatua: 2024-11-22).
  3. «Bandera Festival Intercéltico (Avilés)» traineras.es (Noiz kontsultatua: 2024-11-22).
  4. «Taldeak. Kantabriako Arraun Elkartea. KAE Liga.» www.liga-arc.com (Noiz kontsultatua: 2024-11-22).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]