[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Christina Koch

Wikipedia, Entziklopedia askea
Christina Koch

Bizitza
JaiotzaGrand Rapids1979ko urtarrilaren 29a (45 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaIpar Carolinako Estatu Unibertsitatea
North Carolina School of Science and Mathematics (en) Itzuli
NASA Academy (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakastronauta eta ingeniaria
Jasotako sariak
Astronauta
MisioakSoiuz MS-12 Soyuz MS-13 (en) Itzuli 59. espedizioa 60. espedizioa 61. espedizioa
Misioen entseina(k)59. espedizioa 60. espedizioa 61. espedizioa
Denbora espazioan473.158 minutu

Facebook: AstroChristina Twitter: Astro_Christina Instagram: astro_christina Edit the value on Wikidata

Christina Hammock Koch (Grand Rapids, Michigan, 1979ko urtarrilaren 29a) estatubatuar ingeniaria eta NASAren 2013ko promozioko astronauta da.[1] Ingeniaritza Elektrikoan eta Fisikan diplomaduna eta Ingeniaritza Elektrikoan masterduna da Ipar Carolinako Estatu Unibertsitatean.[2][3]

2019ko martxoaren 14an Koch Nazioarteko Espazio Estaziora joan zen 59., 60. eta 61. espedizioetako hegaldi ingeniari. 2019ko urriaren 18an soilik emakumez osatutako lehen ontziz kanpoko ibilaldia egin zuten Jessica Meirrek eta biek.[4] 2019ko abenduaren 28an emakume batek espazioan jarraian denbora gehien egondako marka hautsi zuen. 2020ko otsailaren 6an itzuli zen Lurrera, denera espazioan 328 egun, 13 ordu eta 58 minutu igaro ondoren.[5][6]

Grand Rapidsen jaioa, Jacksonvillen hazi zen. Durhamgo Ipar Carolinako Zientzia eta Matematika Eskolan graduatu zen 1997an. Unibertsitate-ikasketak Ipar Carolinako Estatu Unibertsitatean egin zituen, Raleighen. Han Ingeniaritza Elektrikoan eta Fisikan diploma bana lortu zituen 2001ean. Hurrengo urtean, 2002an, Ingeniaritza Elektrikoan masterra burutu zuen.[7] Horrez gain, 2001ean NASAren Akademian graduatu zen Goddard Espazio Hegaldi Zentroan.

2013an NASAk 21. astronauta talderako hautatu zuen Koch. 2015eko uztailean astronautagai entrenamendua gainditu zuen, astronauta izateko gaituz.

Lehenengo espazio-misioa 2019ko martxoaren 14an izan zuen. Nazioarteko Espazio Estaziora joan zen Soiuz MS-12 espazio-ontzian, Aleksei Olevtxinin eta Nik Hague astronautak eskifaikide zituela. Han 59., 60. eta 61. espedizioetako kideekin bat egin zuen. 2019ko martxoaren 29an soilik emakumez osatutako lehen ontziz kanpoko ibilaldia egin behar zuen Anne McClain astronautarekin batera, baina NASAk bertan behera utzi zuen segurtasun-arrazoiak zirela medio.[3] 2019ko urriaren 18an soilik emakumez osatutako lehen ontziz kanpoko ibilaldia egin zuen Jessica Meirrekin. 2020ko otsailaren 6an itzuli zen Lurrera, denera espazioan 328 egun, 13 ordu eta 58 minutu igaro ondoren. Horrekin, emakume batek espazioan jarraian denbora gehien egondako errekorra bereganatu zuen.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) NASA. 2013 Astronaut Class. (Noiz kontsultatua: 2020ko martxoaren 2a).
  2. (Ingelesez) NASA. Christina Hammock Koch NASA Astronaut. (Noiz kontsultatua: 2020ko martxoaren 2a).
  3. a b Lartzanguren, Edu. (2019ko martxoaren 29a). [ https://www.berria.eus/paperekoa/1936/030/001/2019-03-29/nasa-emakumeei-neurria-hartu-ezinean.htm « NASA: emakumeei neurria hartu ezinean»] Berria (Noiz kontsultatua: 2020ko martxoaren 2a).
  4. (Gaztelaniaz) Salas, Javier. (2020ko urriaren 18a). «Meir y Koch, protagonistas del primer paseo espacial solo de mujeres» El País (Noiz kontsultatua: 2020ko martxoaren 2a).
  5. Urrutikoetxea, Ane. (2020ko otsailaren 7a). «Christina Koch, bidaia espazial luzeenaren errekorra» Gaztezulo (Noiz kontsultatua: 2020ko martxoaren 2a).
  6. a b https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/2020-02-07/hemeroteca_articles/errekorra-hautsita-itzuli-da-christina-koch-astronauta  «Errekorra hautsita itzuli da Christina Koch astronauta»] Gara 2020ko otsailaren 7a (Noiz kontsultatua: 2020ko martxoaren 2a).[Betiko hautsitako esteka]
  7. (Ingelesez) NASA. (pdf) Astronaut Biography: Christina H Koch. NASA Astronaut.. (Noiz kontsultatua: 2020ko martxoaren 2a).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]