Cheikh Hamidou Kane
Cheikh Hamidou Kane | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Matam, 1928ko apirilaren 2a (96 urte) (96 urte) |
Herrialdea | Senegal |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria eta idazlea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Cheikh Hamidou Kane (Matam, Senegal, 1928ko apirilaren 2a) frantsesezko idazlea da.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Parisa joan zen Zuzenbideko eta Filosofiako ikasketak egitera. Urte horietan, gogoeta egin zuen Senegalen etorkizunari eta Afrika beltzaren eta Mendebaldeko modernismoaren arteko balio tradizionalen aurkakotasunari buruz.
1959an, Senegala itzuli zen, eta garrantzizko kargu politikoak izan zituen. 1961ean, L'Aventure ambiguë eleberria argitaratu zuen. Lan hori autobiografikoa da, aldez behintzat: pertsonaia nagusia gazte bat da, islam beltzaren tradizioen eta frantses kulturaren artean bizi dena. Idazleak xake jokoko piezak balira bezala erabiltzen ditu pertsonaiak, zuriak eta beltzak aurrez aurre jarrita. Arrakasta handia eman zion egileari, baina idazteari uzteko erabakia hartu zuen, arrazoirik argitu gabe. 1995ean argitaratu zuen bigarren lana, Les Gardiens du temple (Tenpluko zaindariak). Lan horretan ere, Afrikak modernismorantz daraman bide mingarriari buruzko gogoeta egiten du.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cheikh Hamidou Kane |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.