Charles Scott Sherrington
Charles Scott Sherrington (Londres, 1857ko azaroaren 27a - Eastbourne, 1952ko martxoaren 4a) ingeles fisiologoa izan zen. Londres, Liverpool eta Oxfordeko unibertsitateetan irakasle izan zen. Goi-mailako animalien nerbio-sistema aztertu zuen 50 urtez. Erreflexuak organismo osoaren jarduera gisa aztertu beharrekoak zirela frogatu zuen saiakera baten bidez: gihar-sail bati eragiten zaionean, kontrako eginkizuna duten giharren eginkizuna aldi berean eragotzia geratzen da (Sherringtonen legea). The Integrative Action of the Nervous System (1906, Nerbio-sistemaren eginkizun bateratzailea) liburuan zentzumenen organoak aztertu zituen, eta batez ere erreflexuetan eragina zuten nerbioak. Burmuineko eritasunak, paralisiak eta atrofiak sendatzeko garrantzi handikoak izan ziren haren lanak. Hark sortua da neurona hitza. 1932an, Medikuntzako Nobel saria eman zioten, Edgar Douglas Adrianekin batera.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]