16. linea (Eskualdeko Hiri Garraioa)
Ikus, gainera, beste « 16. lineak » |
Berriozar ↔ Noain — Beriain | |
---|---|
Eskualdeko Hiri Garraioaren parte da | |
Datu orokorrak | |
Garraio mota | Hiri autobusak |
Eskualdeak | Iruñerria, Nafarroa Euskal Herria |
Geltokiak | 34 |
Bidaiariak | 3 465 894(2019) |
Jabea | Iruñerriko Mankomunitatea |
Webgunea | www.infotuc.eus |
Ustiapena | |
Hasiera | 1930 |
Eragilea | Transports Ciutat Comtal |
Ibilgailuak | 6-10 |
Maiztasuna | 12' - 60' |
Datu teknikoak | |
Luzera | 36,4 km |
Abiadura maximoa | 80 km/h |
Eskualdeko Hiri Garraioaren 16. linea (16 seinaleztatua, L16 ofizialki) Berriogoiti, Berriozar, Noain eta Beriain, Iruñetan barrena, lotzen dituen autobus linea da.
Bere ibilbidean zehar, Iruñeko Autobus Geltokia, Takonera Parkea, Trinitarioak Parkea, Iruñeko tren geltokia, Bianako Printzearen Plaza, Merindadeen Plaza, Nafarroako Foruen plaza, Sadar estadioa, Galaria merkataritza-gunea, Zentzumenen parkea, Noaingo akueduktua bezalako toki garrantzitsuak lotzen ditu.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Linea Berriozar eta Iruña arteko bidaiarien hiriarteko garraio-emakida gisa hasi zen, La Villavesa SA enpresari 1930ean emandakoa. 10. zenbakia zuen, eta Yanguas y Miranda kalean bukatzen zuen. Bestalde, 2. linea, Potasas eta Iruña lotzen zituena eta Autobus Geltokian amaitzen zena, La Villavesari ere emana zegoen.[1]
1969an, La Villavesa SA itxi ondoren, La Montañesaren eskuetara pasatzen da linea.[1]
1999an, Eskualdeko Hiri Garraioaren bateratzearekin, 16 zenbakia jaso zuen, ordurarte 2 eta 12 lineak fusionatuz eta amaiera Beriainen murriztuz.[2]
2015ean, Zaragoza etorbideko obrak zirela eta, Beriainerako espedizioen ordutegiak aldatu ziren aldi baterako.[3][4]
2016ko irailean, 22 lineak izateari utzi zion, eta linea hori Berriogoitiraino luzatu zen, ordezteko.[5]
2018ko martxoan, Trinitarioko aparkaleku intermodala ireki zenean, geltoki bat gehitu zen Takonera eta Dona Grazia zubia artean, aparkaleku horri zerbitzua emateko.[6]
Ustiapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Maiztasunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Linea urteko egun guztietan dago martxan. Hauek dira maiztasunak:[7]
- Lanegunak: 12' (06:57tik 20:49ra) - 15' (06:26tik 06:57ra eta 20:49tik 22:27ra)
- Larunbatak: 15' (06:30tik 22:35ra)
- Jaiegunak: 20' (06:40tik 22:26ra)
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Autobus guztiek Berriozar eta Noain arteko ibilbide osoa egiten dute. Orduko behin, autobus batek Berriogoitira ematen du zerbitzua, eta batek 35 minuturo Beriainera.
Geldialdiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]16 linea Noain edo Beriaineraino |
16 linea Berriozar edo Berriogoitiraino |
Bidaiariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urte | Bidaiariak | Aldakuntza |
---|---|---|
2018 | 3 212 907 | ▲ 7,87% |
2019 | 3 465 894 |
Etorkizuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oraingoz ez da zerbitzuaren luzapen edo aldaketa berririk aurreikusten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b https://web.archive.org/web/20190814133855/https://www.pamplona.es/sites/default/files/2019-01/Anexo%205%20Sistema%20de%20comunicaciones%20Plan%20Municipal%205.1.pdf
- ↑ https://camaradecomptos.navarra.es/imgx/informes/Todo0517.pdf
- ↑ «HORARIOS PROVISIONALES LÍNEA 16 - DESTINO BERIAIN VIEJO» infotuc.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-06).
- ↑ «LAS LINEAS 16, 11 Y N3 RETOMAN SU RECORRIDO HABITUAL» infotuc.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) Desaparece la línea 22 de villavesas y la línea 16 estrena nuevos horarios desde el lunes -. 2016-09-01 (Noiz kontsultatua: 2020-04-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) pamplona. (2018-03-02). Cambios en las paradas de las villavesas de las líneas 16, 17 y N4 en Trinitarios -. (Noiz kontsultatua: 2020-04-16).
- ↑ «BERRIOGOITI - BERRIOZAR - NOAIN - BERIAIN» infotuc.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
- ↑ www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 16. linea artikuluak
- Iruñerriko Eskualdeko Hiri Garraioa
- Berriogoitiko garraioa
- Berriobeitiko garraioa
- Aitzoaingo garraioa
- Berriozarko garraioa
- Buztintxuriko garraioa
- Arrotxapeako garraioa
- Iruñeko Lehen Zabalguneko garraioa
- Iruñeko Bigarren Zabalguneko garraioa
- Iruñeko Alde Zaharreko garraioa
- Arrosadiako garraioa
- Azpilagañako garraioa
- Kordobilako garraioa
- Noain Elortzibarko garraioa
- Beriaingo garraioa