[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Āyah

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marklar2007 (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:59, 12 abendua 2024
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
At-Tawba surahren 119.en āyah (Koran 9:119):
يٰۤـاَيُّهَا الَّذِيۡنَ اٰمَنُوا اتَّقُوا اللّٰهَ وَكُوۡنُوۡا مَعَ الصّٰدِقِيۡنَ
Oi sinetsi duzuenok, beldur izan Jainkoari eta egon egiatiekin.

Āyah (arabieraz: آية‎, ʔaː.ja ahoskatua; pluralez: آيات ʾāyāt) Koraneko bertso edo bertsetetako bakoitzari ematen zaion izena da. 6 236 bertset ditu Koranak eta zenbait āyahk surah edo atal bat osatzen dute. Āyah bakoitza zenbaki batekin identifikatzen da, eta luzera aldakorra du. Hitzez hitz, "seinalea, iragarpena, miraria" esan nahi du, eta Islamean erlijio-betebeharrak (āyat taklīfiyyah) edo fenomeno kosmikoak (āyat takwīniyyah) ere aipa daitezke.[1] Koranean, ʾāyāt zenbait bertsetetan aipatzen dituzte, hala nola:

« تِلْكَ آيَاتُ ٱللَّٰهِ نَتْلُوهَا عَلَيْكَ بِٱلْحَقِّۖ فَبِأَيِّ حَدِيثٍۭ بَعْدَ ٱللَّٰهِ وَآيَاتِهِۦ يُؤْمِنُونَ

"Alaren ʾāyāt dira, zinez errezitatzen dizkizuegunak. Orduan, Jainkoaren eta bere ʾāyāten ondoren, ze hadith sinetsiko dute? "

»

—Korana 45:6[2]


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Mohammed, Khaleel. «Muhammad Al-Ghazali's View on Abrogation in the Qur'an» forpeoplewhothink.org.
  2. Quran 45:6

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.