[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Linalool

Wikipedia, Entziklopedia askea
Linalool
Formula kimikoaC10H18O
SMILES kanonikoa2D eredua
MolView3D eredua
Konposizioaoxigeno eta karbono
Mota2,6-dimethyloctane monoterpenoid (en) Itzuli eta fatty alcohol (en) Itzuli
Masa molekularra154,135765 Da
Erabilera
ElkarrekintzaTransient receptor potential cation channel, subfamily M, member 8 (en) Itzuli
RolaIntsektizida
Identifikatzaileak
InChlKeyCDOSHBSSFJOMGT-UHFFFAOYSA-N
CAS zenbakia78-70-6
ChemSpider13849981
PubChem6549
Reaxys1362385
Gmelin17580
ChEBI406448
ChEMBLCHEMBL25306
ZVG32370
EC zenbakia201-134-4
ECHA100.001.032
CosIng35016
MeSHC018584
Human Metabolome DatabaseHMDB0036100
UNIID81QY6I88E
KEGGC03985

Linaloola alkohola eta monoterpenoidea, lipido saponifikaezina beraz. Hainbat lore eta espezia landaretan aurkitzen da[1].

200 landare espezietatik gorak ekoizten dute linaloola, besteak beste honako familia hauek: Lamiaceae (adibidez menda), Lauraceae (adibidez ereinotza eta kanela) eta Rutaceae (zitrikoak). Urkiak ere badu linaloola.

Izenak dioen bezala monoalkohol bat da eta beraz hidroxilo talde bat badu. Bi esteroisomero ditu, (R)-(–)-linaloola (likareola) eta (S)-(+)-linaloola (koriandrola) eta biak aurkitzen dira naturan[1]. Usain desberdina dute biek, R-linaloolak labandaren antzeko usaina du eta S-linaloolak gozoagoa da.

S-Linaloola eta L-linaloola.

Linaloolaren %60-80a lurrin eta higiene industrian erabiltzen da, xaboiak, garbikariak, txanpuak eta lozioak egiteko[2].

Intsektizida bezala ere erabiltzen da arkakusoak, ozpinaren eltxoak eta labezomorroak akatzeko. Eltxoen uxagarriak diren produktuetan ere erabiltzen da[3].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Ingelesez) Pubchem. «Linalool» pubchem.ncbi.nlm.nih.gov (Noiz kontsultatua: 2018-12-27).
  2. (Ingelesez) «Widely Used Fragrance Ingredients In Shampoos And Conditioners Are Frequent Causes Of Eczema» Medical News Today (Noiz kontsultatua: 2018-12-27).
  3. (Ingelesez) «What to look for when you're buying mosquito repellent» South China Morning Post 2015-09-06 (Noiz kontsultatua: 2018-12-27).



Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]