[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Iratzarri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iratzarriren logoa.

Iratzarri Euskal Herriko gazte erakunde independentista eta sozialista izan zen, alderdi bezala eratua. 2004ko azaroan sortu zen EHUren Donostiako kanpuseko Barriola eraikinean Aralarrek ospatu zuen II. Kongresuaren baitan eta hiri horretan bertan, 2008ko urrian ospatu zuen bere lehen Kongresua. 2012ko otsailaren 25an, bere ildoa Aralarrenetik bereizi zuen. 2013ko urtarrilean, alderdi bezala erregistratu zen. 2015eko ekainaren 6an, bere desegitea erabaki zuen. Iratzarrik aldizkari bat argitaratzen zuen, Ekintzaile izenekoa.

Iratzarri asanblearismoaren printzipioen arabera antolatua zegoen, eta horregatik ez zuen ordezkaritzako organorik. Herrialdeetako lau asanblada zeuden, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan. Bazeuden zenbaitzu asanblada lokal ere.

Erakundearen erabakitze esparrua "Hegoaldeko Koordinakundea" zen, erakundeak bere jarduera garatzen zuen lau herrialdeetako hiruburuetan txandaka hilean behin batzen zena. Hegoaldeko Koordinakundean partehartzea Iratzarriren edozein militanteri edo Aralarren 30 urterarteko afiliatu guztiei irekita zegoen.

2007an, koordinakundeak dokumentu politikoa eta egiturazkoa onartu zituen, azken hau urte horretako azaroan Gasteizen burututako Iratzarriren I Jardunaldi Nazionaletan hedatu zelarik. Iratzarriren I Kongresu Nazionala, 2008ko urrian, Donostian burutu zen. Bertan egitura sendotu eta ideologia finkatu ziren. Fabio Gonzalez aukeratu zuten Koordinatzaile Orokor bezala.

2012ko otsailaren 25a arte, Iratzarri Aralarri loturiko gazte esparruko erakundea zen. Alderdiaren estatutuen arabera, «gaztedia belaunaldi kolektibo gisa Aralarren Iratzarriren bitartez ordezkatua eta antolatua dago». Alderdiaren komite exekutibo ezberdinetan, bai nazio mailakoetan bai herrialde mailakoetan, ordezkari bana zuen. Bere izate autonomoa zela eta, Aralarrekiko afiliazioa ez zen kolektiboaren kide, Iratzarkide, izateko betekizuna.

2013ko urtarrilean aurkeztu zuen Iratzarrik alderdi politikoen erregistroan sartzeko eskaria.

2013ko irailaren 14 eta 15ean egindako bere IV. Kongresuan, irudi berritua eta adinarteko proposamen politiko berria aurkeztu zituen.

Parte hartzea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iratzarrik hainbat gizarte foro eta elkarte pluraletan parte hartzen zuen, hala nola, Ibaetako foroan, Prekarietatearen aurkako asanbladan, G8aren eta kapitalismoaren aurkako taldetan, AHTaren aurkako eta tran sozialaren aldeko plataformetan, euskararen aldekoetan eta gay, lesbiana eta transexualen eskubideen aldeko plataformetan. Horretaz gain, 'Gazteok Bai' Nafarroa Bai hauteskunde-koalizioko gazterietan edo Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan eta Euskal Herriko Gazteriaren Kontseiluan.

Gazte independentismoaren esparruko hainbat alderdi eta erakunderekin harremanak zituen Iratzarrik, besteren artean Chobenalla, Isca, IpC edota fai!. Halaber, kontaktuak zituen Europan eta Hego Amerikako talde independentistekin, batez ere PSUVren gazte erreferentearekin.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Euskal Herriko gazte erakunde politikoak
Aitzina!ErnaiEuzko GaztediGazte AbertzaleakGazteok BaiGazte KomunistakIratzarriJeunes Populaires
Jóvenes Demócratas de NavarraJSE-EgazJuventudes NavarrasMouvement des Jeunes Communistes
Mouvement des Jeunes SocialistesNafarroako Gazte SozialistakNuevas Generaciones del País Vasco