[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Horta

Koordenatuak: 38°32′N 28°38′W / 38.53°N 28.63°W / 38.53; -28.63
Wikipedia, Entziklopedia askea
Horta
Portugalgo udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Portugal
Portugalgo eskualde autonomoa Azoreak
Posta kodea9900
Geografia
Koordenatuak38°32′N 28°38′W / 38.53°N 28.63°W / 38.53; -28.63
Map
Azalera173 km²
Altuera0 m
Demografia
Biztanleria14.331 (2021eko apirilaren 19a)
−663 (2011)
Dentsitatea83 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1467 (egutegi gregorianoa)
Telefono aurrizkia292
Hiri senidetuakPorto Alegre eta Fremont
cmhorta.pt

Horta Portugalgo udalerria da, Azoreetako hiru hiriburuetako bat, Faial uhartean kokatutakoa. 2011ko erroldaren arabera, herriak 14.994 biztanle zituen.

Hiria badia baten gainean dago eraikita eta oso kai garrantzitsua du Atlantikoa gurutzatzen dituzten ontziei begira. Bertatik ikusten da Pico uharteko Pico mendia (Ponta do Pico). Hegoaldean Porto Pim badia dago (Tabucciren liburu bati izena ematen diona), Monte da Guia (145 metro) eta Monte Queimado (89 metro) babesarekin.

Ferry zerbitzua du Picorekin (Madalena eta São Roque do Pico) eta Azoreetako beste zenbait uharterekin.

Isabel infantaren konfesorea zen Frai Pedrok Josse van Huerter noble flandriarrari kontatu zion zilar ugari zegoela uhartean eta honek 15 gizon hartu eta 1465ean iritsi zen Faialera. Janaria agortu eta zilarrik ez zuten aurkitu, ondorioz lagunak haserretu eta Van Huerterrek berriz Flandriara egin zuen ihes. Bi urte beranduago itzuli zen, baina uhartea kriminalak gordetzeko gartzela bihurtu zuten eta bera kapitain nagusi izendatu zuten. Asentamendu hark Vila de Horta izena hartu zuen, kapitainaren izena hartuz.

Flandriarren bigarren jende multzo bat iritsi zen Willem van der Haegen (gerora Guilherme da Silveira) buru zela eta honek administrariak eta merkatariak ekarri zituen berarekin. Azkenik 1498an Vila estatusa hartu zuen eta hau kontsideratzen da hiriaren fundazio data.

1583an espainiarrek Azoreak okupatu zituzten eta hurrengo urteetan uharteak pirata frantses eta ingelesen erasoak jasan zituen, 1589 eta 1597 artean bereziki. 1672an Cabeço Gordo sumendiaren erupzioak biztanle ugari Brasilera joatea eragin zuen.

XVIII eta XIX mendeetan Horta kostaldean zegoen herri txikia baino ez zen. Elza eta komentu ugari zituen baina industriarik eta merkataritzarik ere ez. 1804an Azoreetako kontsul estatubatuarra zen John Bass Dabney Hortara joan zen bizitzera eta hainbat hobekuntza ekarri zizkion. 1833an Horta hiri bihurtu zen. 1876an Hortako kaia babesteko moila eraiki zen eta honi esker Atlantikoa zeharkatzen zuten ontzi handiak beratar iritsi eta uharteko ekonomiak gorakada ezagutu zuen. 1893an kable trasatlantikoak bertan instalatu ziren.

Geografia eta klima

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geografia Faial uharteari dagokiona da, izan ere Horta baita uharteko udalerri bakarra.

    Datu klimatikoak (Horta, Azores)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 21.1 21.1 21.1 25.0 24.5 27.8 30.6 31.1 30.0 27.8 25.0 23.9 31.1
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 16.3 15.9 16.3 17.2 18.9 21.2 23.9 25.1 24.0 21.3 18.9 17.2 19.68
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 12.1 11.4 12.0 12.6 14.0 16.1 18.3 19.4 18.6 16.5 14.6 13.1 14.89
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 3.3 3.9 5.0 5.0 8.3 11.1 13.9 15.0 11.1 10.6 8.9 3.9 3.3
Euria (mm) 112 98 81 65 56 49 35 54 90 100 115 120 975
Eguzki orduak 91 95 120 155 182 174 232 238 178 144 103 83 1795
Hezetasuna (%) 80 80 80 79 81 81 80 80 80 79 80 81 80.1
Iturria (1): NOAA [1]
Iturria (2): [2]

Banaketa administratiboa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriak (concelho) 13 parrokiatan (freguesia) banaturik dago. Erdigunea Angústias, Conceição eta Matriz auzoek osatzen dute. Hona hemen fregesien zerrenda:

  • Angústias
  • Capelo
  • Castelo Branco
  • Cedros
  • Conceição
  • Feteira
  • Flamengos
  • Matriz
  • Pedro Miguel
  • Praia do Almoxarife
  • Praia do Norte
  • Ribeirinha
  • Salão

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. .
  2. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]