[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Garraiska

Wikipedia, Entziklopedia askea
Theklan (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 18:04, 14 urria 2024
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Garraiska
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaLamiales
FamiliaLamiaceae
GeneroaMelissa
Espeziea Melissa officinalis
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakmelissa leaf (en) Itzuli eta melissa seed oil (en) Itzuli

Garraiska[1] edo arraixka[2] (Melissa officinalis) Lamiaceae familiako landare bizikor bat da, Europakoa eta Mediterraneoaren ingurukoa jatorriz. Limoi-usain bizia du, eta sendabelar gisa erabiltzen da, lasaigarri gisa, eta haren olio esentziala lurringintzan erabiltzen da.

Zutoin herrestaria du, ia metro beteko altuerakoa. Adarrak zuzenak dira, eta urtekoak. Aurkako hostoak ditu, txortendunak, 9 x 7 cm-rainokoak, eta hosto-orriak obalak dira eta ilekarak, kolorez berde ilunak, eta ertza horzduna da.

Udan loratzen da, eta lore pentameroak ematen ditu, kandudunak, bertizilatuak. Lau lorezil dituzte, korolarekin bat eginak. Obulutegia superoa da. Loreak nektarretan aberatsak dira, eta intsektu himenoptero polinizatzaileak erakartzen dituzte.

Mediterraneoko arrokoa da, jatorriz, baina Europa epel osora hedatu da. Materia organikotan aberatsak diren zoruetan hazten da, belardi hezeetan, baso-soilguneetan edo soroen eta ibaien ertzetan. Ondo drainatutako zoruak behar ditu.

Hostoek limoi-usain bizia askatzen dute txikitzean, eta aromaterapian erabiltzen dira.

Infusiotan hartzen da lasaigarri gisa eta espasmoen aurka. Takikardien aurka erabiltzen da, bihotz-muskulua lasaitzen eta bihotzaren erritmo normala berreskuratzen laguntzen baitu.

Eltxoak uxatzeko ere erabiltzen da, eta hortzetako pasa batzuetan ere bai, propietate antiseptikoak dituelako eta usain ona duelako.

Historian zehar, hainbat izen zientifiko eman zaizkio espezie honi. Hauek dira:


Melissa officinalis

  • Mutelia officinalis (L.) Gren. ex Mutel, Fl. Franç., Suppl.: 87 (1838).
  • Faucibarba officinalis (L.) Dulac, Fl. Hautes-Pyrénées: 402 (1867).
  • Thymus melissa E.H.L.Krause in J.Sturm, Deutschl. Fl., ed. 2, 11: 117 (1903).

subsp. altissima (Sm.) Arcang., Comp. Fl. Ital., ed. 2: 427 (1894). Europako hegoaldetik Kaukasora.

  • Melissa altissima Sm. in J.Sibthorp & J.E.Smith, Fl. Graec. Prodr. 1: 423 (1809).
  • Melissa officinalis subvar. altissima (Sm.) Nyman, Consp. Fl. Eur.: 587 (1881).
  • Melissa romana Mill., Gard. Dict. ed. 8: 2 (1768).
  • Melissa officinalis var. romana (Mill.) Woodv., Med. Bot. 3: 398 (1792).
  • Melissa bicornis Klokov, in Fl. RSS Ukr. 9: 659 (1960).

subsp. inodora Bornm., Beih. Bot. Centralbl. 31(2): 250 (1914). Mediterraneoaren ekialdetik Irakeko ekialdera.

  • Melissa inodora Bornm., Verh. K. K. Zool.-Bot. Ges. Wien 48: 617 (1898), nom. illeg.

subsp. officinalis. Eurasiakoa, mundu osoan kultibatua.

  • Melissa cordifolia Pers., Syn. Pl. 2: 132 (1806).
  • Melissa hirsuta Hornem., Hort. Bot. Hafn. 2: 562 (1815).
  • Melissa foliosa Opiz ex Rchb., Fl. Germ. Excurs.: 329 (1831).
  • Melissa graveolens Host, Fl. Austriac. 2: 128 (1831).
  • Melissa taurica Benth., Labiat. Gen. Spec.: 393 (1834).
  • Melissa corsica Benth., Labiat. Gen. Spec.: 732 (1835).
  • Melissa occidentalis Raf. ex Benth., Labiat. Gen. Spec.: 732 (1835).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm
  2. Zehazki

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]