Eduardo (aintzira)
Eduardo (aintzira) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 912 m |
Mota | aintzira |
Luzera | 77 km |
Zabalera | 40 km |
Azalera | 2.150 km² |
Sakonera | 117 m |
Bolumena | 39.500 hm³ |
Eponimoa | Eduardo VII.a Erresuma Batukoa |
Geografia | |
Koordenatuak | 0°20′S 29°36′E / 0.33°S 29.6°E |
Honen parte da | Afrikako Aintzira Handiak |
Babestutako-eremua | Virungako Parke Nazionala |
Hidrografia | |
Betebidea | ikusi
|
Hustubidea | Semliki River (en) |
Arroaren azalera | 12.096 km² |
Arro hidrografikoa | Niloren arroa |
Eduardo[1] (ingelesez: Lake Edward) Ekialdeko Afrikako aintzira da, Afrikako Aintzira Handienetan txikiena. Rift Haran Handiaren mendebaldean dago, Albert aintziraren hegoaldean, Kongoko Errepublika Demokratikoa eta Uganda estatuen arteko mugan,[2] ekuatoretik zenbait kilometro hegoaldera. Henry Morton Stanley esploratzaileak jarri zion izena Albert Edward, Galesko printzearen omenez.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eduardo aintzira 920 metroko garaieran dago. 77 kilometroko luzera, 40 kilometroko zabalera, eta 2.325 kilometro koadroko eremua ditu. Afrikako aintzirarik handienetan hamabosgarrena da.
Nyamugasani, Ishasha, Rutshuru eta Rwindi ibaiak dira ur-emaile nagusiak. Hustubidea iparraldeko muturrean dagoen Semliki ibaia da, Albert lakura doana. Ipar-ekialdean dagoen George aintzira ere Eduardoren iturria da Kazinga ubidearen bidez. Ruwenzori mendiak lakuaren iparraldean daude.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Stanleyk 1875an ikusi zuen lakua lehendabizikoz baina, Albert aintziraren zati bat zelakoan, Batritzeko golkoa izena jarri zion. Bere bigarren bidaian, 1888 eta 1889an, bi laku ezberdin zirela konturatu zen eta gaur egungo izena jarri zion.
1970ko eta 1980ko hamarkadetan, Ugandak eta [Zaire]]k (egun Kongoko Errepublika Demokratikoa) Idi Amin lakua edo Idi Amin Dada lakua berrizendatu zuten, Idi Amin Ugandako diktadorearen omenez. 1979an, diktadorea bota zutenean, lehengo izena berreskuratu zuten.
Fauna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oreochromis niloticus eta Oreochromis leucostictus arrainak dira aintzirako ezagunenak, baina 5 espezietik gora deskribatu dira.
Aintziraren inguruan ere ugaztun ugari gerturatzen da edatera, txinpantzeak, elefanteak, krokodiloak eta lehoiak besteak beste. 1970. hamarkadan 29.000 hipopotamo bizi ziren aintziran baina populazioak beherakada nabarmena izan du eta 2019an 1.500 ale baino ez zeuden. Hipopotamoak haragiagatik eta hortzetan duten boliagatik ehizatu izan dira eta horrek eragindu populazioaren jaitsiera handi hori.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Arrantzaleak aintziran.
-
Eduardo aintziraren ertzeko herrixka.
-
Aintzira ilunabarrean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| ||
|
Aintzirak: A – Albert • E – Edward • K – Kivu • T – Tanganyika • Y – Kyoga • V – Victoria • M – Nyassa Eskualdeko estatuak: UG – Uganda • KE – Kenya • CD – Kongoko Errepublika Demokratikoa • RW – Ruanda • BI – Burundi • TZ – Tanzania • ZM – Zambia • MW – Malawi • MZ – Mozambike |