[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Evaristo Bustintza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 17:12, 5 martxoa 2016

Evaristo Bustintza Lasuen, ezagunagoa Kirikiño ezizenez (Mañaria, Bizkaia, 1866ko urriaren 26 - Mañaria, 1929ko urtarrilaren 31n) euskal idazle eta kazetaria izan zen.

Ipuinak eta artikuluak idatzi zituen bere inguruko euskalkian, mendebaleko euskaran. Lanik ezagunenetarikoa "Abarrak" da, ipuin laburren bilduma.

Bere etxean, Zumelaga izenekoan, hil zen. Bere iloba Basile Bustintzarekin ezkondu zen, eta Errose Bustintza idazlearen osaba eta ezkonanaia izan zen.

Lanak

Hogei urtetan Hizkuntzaren Katedra eduki zuen Bizkaiko Foru Aldundian, Resurrección María Azkuek emana. "Euzkadi" egunkari jeltzalean euskaraz idatzi zuen 1913az geroztik.

Halaber, aldizkari hauetan ere artikuluak idatzi zituen: "Euskalzale", "Euzko-gogoa", "Euzkerea", "Euskal-Erria", "Gure Herria", "Euzko Deya" eta "Ibaizabal".

Narrazioa

Artikuluak

Ikus, gainera

Kanpo loturak


Erreferentziak