[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Evaristo Bustintza

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Evaristo Bustintza
Kirikiño (erdian) Indalecio Ojanguren argazkilariarekin eta Carlos Elgezua eskultorearekin, 1929an. Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEbaristo Bustintza Lasuen
JaiotzaMañaria1866ko urriaren 26a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Lehen hizkuntzaeuskara
HeriotzaMañaria1929ko urtarrilaren 31 (62 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta kazetaria
Lan nabarmenak
MugimenduaEuskal Pizkundea
Izengoitia(k)Kirikiño

Literaturaren Zubitegia: 289

Evaristo Bustintza Lasuen, ezagunagoa Kirikiño ezizenez (Mañaria, Bizkaia, 1866ko urriaren 26 - Mañaria, 1929ko urtarrilaren 31), euskal idazle eta kazetaria izan zen.

Ipuinak eta artikuluak idatzi zituen bere inguruko euskalkian, mendebaleko euskaran. Lanik ezagunenetarikoa "Abarrak" da, ipuin laburren bilduma.

Bere etxean, Zumelaga izenekoan, hil zen. Bere iloba Basile Bustintzarekin ezkondu zen, eta Errose Bustintza idazlearen osaba eta ezkonanaia izan zen.

Hogei urtetan Hizkuntzaren Katedra eduki zuen Bizkaiko Foru Aldundian, Resurrección María Azkuek emana. "Euzkadi" egunkari jeltzalean euskaraz idatzi zuen 1913az geroztik.

Halaber, aldizkari hauetan ere artikuluak idatzi zituen: "Euskalzale", "Euzko-gogoa", "Euzkerea", "Euskal-Erria", "Gure Herria", "Euzko Deya" eta "Ibaizabal".

Evaristo Bustintza. Kirikiño. Idazlearen oroigarria Mañariko plazan

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]