Evaristo Bustintza
Itxura
Evaristo Bustintza Lasuen, ezagunagoa Kirikiño ezizenez (Mañaria, Bizkaia, 1866ko urriaren 26 - Mañaria, 1929ko urtarrilaren 31n) euskal idazle eta kazetaria izan zen.
Ipuinak eta artikuluak idatzi zituen bere inguruko euskalkian, mendebaleko euskaran. Lanik ezagunenetarikoa "Abarrak" da, ipuin laburren bilduma.
Bere etxean, "Zumalaga" izenekoan, hil zen. Errose Bustintza idazle eta ikerlariaren osaba izan zen.
Lanak
Hogei urtetan Hizkuntzaren Katedra eduki zuen Bizkaiko Foru Aldundian, Resurrección María Azkuek emana. "Euzkadi" egunkari jeltzalean euskaraz idatzi zuen 1913az geroztik.
Halaber, aldizkari hauetan ere artikuluak idatzi zituen: "Euskalzale", "Euzko gogoa", "Euzkerea", "Euskalherria", "Gure Herria", "Eusko Deya" eta "Ibaizabal".
Narrazioa
- Antton Berakatz monologoa (1914).
- Abarrak (idatziriko irakuragitxuak) (1918, Grijelmo)
- Bigarrengo Abarrak (1980, GEU)
Artikuluak
- Edo geuk iñok ez euskeraren alde (1984, Labayru)
- Egunekoa (1981, Labayru)
- Guda Nagusia (1914-1918) (1989, Labayru)
- Aberriaren alde, artikulu politikoak (2005, Labayru)