[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Dendrologia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Dendrologia (grezierazko δένδρον, dendron, "zuhaitz" + -λογία, -logia, "zientzia") zur-landareak (zuhaitzak, zuhaixkak eta lianak) aztertzen dituen jakintza-arloa da. 1668an Ulisse Aldrovandi italiar naturalistak ezarritako terminoa da. Gai nagusiak normalean ekonomikoki inportantzia handienekoak dira,horregatik horietan nagusitzen da.Baina ekonomikoaz gain, beste ikuspuntu batzuk ere aztertzen ditu. Adibidez, ikuspuntu ekologiko eta fisiologikoak, zuraren hazkundea eta enborraren hazkundea kontuan hartuz.

Zuhaitz bakoitzaren identitatea jakiteko dendrologiak erabiltzen duen metodoa hurrengoa da: hosto, landare, zurtoin edota fruitu baten deskripzioa aztertzen du eta horrela zuhaitz bakoitza zein den jakiteko kapazitatea du.

Dendrologiari esker oihanetako landare zuhaitz eta beste naturako edozein espezie mota aztertu ditzakegu.Honela oihanetan dauden landare kaltegarri eta arriskutsuak identifikatuak izan daitezke zientzialarien bidez eta oihanetik banandu landare edo espezie ori suntsituz. Enologiaren bidez, (animaliak eta hauek klima aldaketekin duten erreakzioak aztertzen dituen zientzia), zuhaitzen egoera aztertu eta oihanean bota beharreko produktuak noiz diren egokienak jakiteko gaitasuna ematen digu.

Landare, fruitu edota hazi ezberdinak inportanteak izateaz gain, landare-taxonomiarekin ez dute erlazio zuzenik.

Klasifikazio sistemak barazkien konposizioen ordena bilatzen du, honela espeziea taxonomia basearen edozein sistema da. Beste taxonomia atalak beraien artean elkartu eta beste barazkien arteko "familia" bat sortzen dute.

Identifikazio egokia eginez gero, landare bakoitza zein den bereiztea errazagoa egiten da. Horregatik identifikazio bakoitzak izen berezi bat du, giltz-hitz batzuez ezagutuak. Giltz-hitzak erabiltzea botanika munduan zergatia du. Landare askoren identifikazio asko berdinak dira eta horregatik hitz klabe horiek erabiltzen dituzte ezaugarri txikiak bereizteko.

Landare askoren izenak, aspaldiko izenak dira.Orain milaka urteko biztanleriak izen asko zehaztu zituen eta gaur egun erabiltzen diren asko horiek dira. Beste batzuk aldiz,gaur egun asmatutako izenak dira,zientziak aztertu ondoren ateratako hitzak baitira.

Gaur egun, landare bakoitzaren izena ondo jakitea oso garrantzitsua da, baita ere bere zergatikoa. Horrek landarearen identifikazioa errazten baitu.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]