[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Alcoi

Koordenatuak: 38°41′54″N 0°28′25″W / 38.6983°N 0.4736°W / 38.6983; -0.4736
Wikipedia, Entziklopedia askea
Alcoi
Espainiako udalerria
Administrazioa
Herrialdea Espainia
Probintzia Alacant
AlkateaJorge Sedano Delgado (PP)
Izen ofizialaAlcoi/Alcoy
Posta kodea03801–03804 eta 03818
INEk ezarritako kodea03009
HerriburuaAlcoy (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak38°41′54″N 0°28′25″W / 38.6983°N 0.4736°W / 38.6983; -0.4736
Map
Azalera129,68 km²
Altuera561 m
MugakideakBanyeres de Mariola, Benifallim, Ibi, Xixona, La Torre de les Maçanes, Cocentaina, Onil, Penàguila eta Bocairent
Demografia
Biztanleria59.493 (2023)
533 (2022)
alt_left 30.128 (%50,6) (%48,5) 28.866 alt_right
Dentsitatea0,47 bizt/km²
Herritarraalcoitar
Informazio gehigarria
Sorrera1256
Ordu eremuaUTC+01:00
MatrikulaA
Hizkuntza ofizialakatalan
http://www.ajualcoi.org

Alcoi (gaztelaniaz Alcoy eta ofizialki Alcoi/Alcoy) Alacanteko probintziako udalerria da. 2006an 60.590 biztanle zituen. Eskualdea populatua egon da neolitikotik. Bertan margoak eta aztarnategiak aurkitu dira eta herri gisa 1256an sortu zen.

Inguru naturala

Udalerria Mariolako mendizerra, Biscoi, L'Ombria, la Serreta, el Carrascal eta Font Roja, la Carrasqueta eta Els Plansek inguraturiko haran batean kokatzen da. Hiria, Riquer, Benisaidó eta Molinar ibaiek zeharkatzen dute, ibai hauek aldi berean Serpis ibaiaren ibaiadarrak direlarik. Alcoi "Hiru ibaien hiri" edo "Zubien hiri" izenekin da ezaguna, aipaturiko hiru ibai horiengatik. Hiriak honako udalerriekin egiten du muga: Bañeres, Benifallim, Bocairente, Cocentaina, Ibi, Xixona, Onil, Penáguila eta Torremanzanas.

Landarediari dagokionez, mediterraniar baso arrastoak mantentzen dira gaur egun, El Carrascal eta Font Rojan. Artea eta Hagina bezalako zuhaitzak nagusi dira. Hiriko beste gune natural batzuetan, zuhaitz berriak landaturi dira, gehienak pinuak, hiriko basoen landarediaren %85a direlarik.

Errepide bidezko komunikazioari dagokionez, N-340 errepideak Alacant eta Valentziako hiriekin batzen du Alcoi.

Mairuak eta Kristauak

Jaiaren argazki bat.

Apirilaren amaieran urtero ospatzen dute udalerri honetan "Mairuak eta Kristauak" izeneko festa ezaguna, 1980an "Nazioarteko interes turistikoaren festa" izendatu zutena. Musika eta koloreak uztartzen dituzte, emaitza entzun eta ikusgarria ematen.

Jai honetan Al Andaluseko historiaren pasarteak gogoratzen dituzte, XIII. mendeko kontuak izan zirenak.

Alcoitar ezagunak

Kanpo loturak

Txantiloi:NA lotura