Nick Cave
Nicholas Edward Cave 1957ko irailaren 22an jaiotako musikari, idazle eta aktore australiarra da. Ezaguna da oso Nick Cave and the Bad Seeds taldean denbora luzean jarduteagatik. Haren musika eragin askoren isla da, baita tankera indartsu eta bizikoa ere; gitarra elektrikoak, eta azken diskoetan, pianoa, taldearen soinuaren oinarri eta ezaugarri dira, ondo jagondako letrak legez. Musika sentitzeko moduak, besteak beste, Tom Waits, PJ Harvey, Leonard Cohen, edo Shane MacGowan musikarien ildora darama. Egun Ingalaterran bizi da, Brightonen.
Biografia
Gazte denborak
Warracknabeal Australiako Victoria estatuko herrixkan jaio zen Cave. Lau neba-arrebatan hirugarrena, aita Colin literatura-irakasle zuen, eta ama Julie, liburuzain. Nick artean txikia zela, familiak Wangarattara jo zuen bizitzera. Kristau anglikanoak izanik, ohiko zuten elizara joatea, eta bertan hasi zen Nick umeen abesbatzan kantatzen. Hainbat arazo bizi izan zituen herriko eskolan eta gurasoek Melbourneko ikastetxe batera bidaltzea erabaki zuten; bertan ere koroan aritu zen, eta aldi berean pianoa jotzen ikasten jardun. 1970. urtea zen. Bigarren hezkuntza egindakoan, 1976-1977 ikasturtean, Caulfieldeko Teknologia Ikastegian izena eman zuen pintura ikasteko asmoz. Sasoi hura da heroina hartzen hasi zenekoa. Aita auto istripu batean galdu zuten aldi horretan bertan.
Hastapenak
1973an Caveren lehen taldea osatuko zuten Mick Harvey, Tracy Pew eta Phill Calvert ezagutu zituen, bandako gitarra-, baxu- eta bateria-joleak, hurrenez hurren. Aurreneko kantak Lou Reed, David Bowie, Alice Cooper, edo Roxy Musicen bertsioak ziren. Caulfieldeko ikastetxea utzi zuten 1977an eta bandari izena jarri: The Boys Next Door. 1978an Rowland S. Howard gitarra-jotzailea lotu zitzaion taldeari. 1984ra urte iraun zuen esperientzia horrek, eta punkaren ukituak ezaugarri zituen, denboran aurrean gero eta zaratatsuagoa, eta taula gainean ikuskizuna gero eta antzeztuagoa zen. 1980an formazioak The Birthday Party izena egin zuen bere, eta, aurrenik Londresera aldatu ziren; handik urte gutxitara, berriz, Mendebaldeko Alemaniara . Bidaide Anita Lee izan zuten, Caveren neskalaguna. Kantuen letra probokatzaileek eta jendaurreko emanaldi eskandaluzkoek berehala famatu zuten taldea: gitarra distortsionatuak eta Nick beti oihu batean. 1984an taldea desegin zen, edozelako drogek eraginda.
Nick Cave eta The Bad Seeds (1984tik gaur egun arte)
Nicken ardurapean bandak hamasei estudio-lan grabatu ditu. Azkena 2016an kaleratutako: Skeleton Tree. Bestetik 2008ko apirilaren 24an Dig, Lazarus, dig!!! aurkeztu zuen Donostian, Anoetako Kiroldegian. Stephen Thomas Erlewine and Steve Huey kritikoek horrela azaldu dute: "Bad Seeds taldearekin ere Cavek erlijioaren, heriotzaren, maitasunaren, Amerikaren edo bortxaren gaineko hausnarketak egiten jarraitu du, blues-a, gospel-a, rock-a eta post-punk-a nahita eta berariaz baliatuta, emaitza Birthay Partyrekin aritu zenekoa baino orekatuago eta ez hain muturrekoa bada ere".[1]
Bakarka eta Grinderman
The Bad Seeds bazter laga barik, Cavek bestelako jorratzeak probatu ditu 90etik aurrera, bakarka joaz zein hainbat musikarik lagunduta. Sarritan parean izan du Warren Ellis hari-instrumentu jolea. Beste batzuetan Bad Seeds-eko partaideak ere, taldearen izaera alde batera utzita, zuzeneko hainbat emanalditan aritu dira . 2007an Nickek bultzatutako Grinderman izeneko formazioak diskoa atera zuen: aipatu talde hau All Tomorrow's Parties musika jaialdian agertu zen. Bobby Gillespie, Primal Scream taldeko bateria-jotzailea eta The Jesus and Mary Chaineko kide ohia, tartean izan zen.
Zinemarako musika
Wings of Desire filmeko kanta batzuk Caverenak dira. Gainera, bilbean garrantzia berezia zuen Nick Cave and the Bad Seeds-ek, protagonistaren talde maiteena baitzen. Bestetik, There is a light kanta 1995eko Batman Forever filmaren soinu-bandan agertu zen. Red Right Hand abestia hainbat filmetan eta telebista sailetan erabili dute (The X-Files, Scream, Scream 2, Scream 3). People Ain't No God kanta Shrek 2ren soinu-bandan da. Azkenik, Wim Wenders zinemagilearen Until the End of the World (Bis ans Ende der Welt) 1991ko pelikularen kredituetan (I'll Love You) Till the End of the World kantarekin hartu zuen parte Cavek.
Lankidetzak
Shane MacGowanekin batera, Bob Dylanen Death is Not the End kanta grabatu du Cavek, baita Louis Armstrongen What a Wonderful World klasikoa ere. Azken hori The Flaming Lips taldearekin ere jo du inoiz. Halaber, Pulp taldearen Disco 2000 abestiari ekin zion Nickek haien Bad Cover Version singlearen B aldean. 2000. urtean, berriz, Johnny Cashek Nick and the Bad Seedsekoen The Mercy Seat kanta bertsionatu zuen; esker-oneko ordaina ei zena, aldez aurretik Nickek Cashen The Folk Singer grabatua baitzuen Kicking Against the Pricks estudio lanean. Gerora Cashi eginiko omenaldi batean, 70 urte bete zituenean, biak ala biak Hank Williamsen I'm So Lonesome I Could Cry abestu zuten taula gainean; 2002ko American IV: The Man Comes Around diskoan topa dezakegun kanta da. Cash zendutakoan han izan zen Nick ostera ere omenaldian, Let the Bells Ring kanta abesteko pronto (2003). 2004an Cavek Marianne Faithfull abeslariaren Before The Poison diskoaren hiru kanta idatzi eta ekoitzi zituen (Crazy Love, There Is a Ghost eta Desperanto). Ezagunak dira oso, bestetik, Nickek Kylie Minogue eta P.J. Harvey abeslari andrazkoekin eginiko duoak: Where The Wild Roses Grow eta Henry Lee, hurrenez hurren.
Sorkuntza literarioa
Idazlea ere bada Cave. 1988koa da King Ink poesia- eta kanta-bilduma; Lydia Lunch idazle, abeslari, poeta eta aktorearen lankidetza izan zuen lan horretarako. Berlinen zelarik, Nickek bere lehen eleberriari ekin zion, And the ass Saw the Angel, 1989an argitara eman zuena eta 2008an berriro ere kaleratu dena[2]. Hitzaurregile ere jardun du inoiz: Gospel according to Mark lanaren aitzinsolasa prestatu zuen lan hau Erresuma Batuan argitaratu zenerako (1998)[3].
Diskografia
Soinu-bandak
- Ghosts... of the Civil Dead (soundtrack) - Harvey & Bargeld musikariekin konposatua
- To Have and to Hold (soundtrack) - Harvey & Bargeldekin batera
- The Proposition (soundtrack) (2005) - Warren Ellisekin batera
- Metamorphosis (soundtrack) - Ellisekin batera (2006)
- The Assassination of Jesse James by the Coward Robert Ford (soundtrack) (2007) - Ellisekin batera
- The English Surgeon (soundtrack) - Ellisekin batera (2007)
- The Girls of Phnom Penh (soundtrack) - Ellisekin batera (2009)
- The Death of Bunny Munro (soundtrack) - Ellisekin batera (2009)
- The Road (soundtrack) - Ellisekin batera (2010)
- Lawless (soundtrack) - (2012)
- Far from Men (soundtrack) - (2014)
- 20,000 Days on Earth (soundtrack) - (2014)
- Hell or High Water (soundtrack) - Ellisekin batera (2016)
Edozelako lankidetzak
- Die Haut eta Nick Cave: Burnin' the Ice (1982), lau abestitan kantari.
- September Songs: The Music of Kurt Weill Hal Willnerren ekoizpena. Cavek "Mack the Knife" kantaren bertsioa egin zuen.
- Nick Cave i Przyjaciele (Nick Cave eta lagunak) (2001). Musikari poloniarren omenaldi-diskoa. Bi kantatan hartu zuen parte.
- I Am Sam (2002). The Beatles taldearen "Let It Be" bertsionatu zuen.
- 'Kiss of Love' (Sam Brown kantariarekin batera duoa egin zuen kanta honetan), Jools Hollanden 2003ko diskoan: Small World Big Band Friends 3 - Jack O The Green.
- Rogue's Gallery: Pirate Ballads, Sea Songs, and Chanteys (2006). Kanta bitan partaide: "Fire Down Below" eta "Pinery Boy".
- Pulpen "Bad Cover Version" singlean parte hartu zuen.
- "Helpless", Neil Youngen kanta, abeslari honi 1989an eginiko The Bridge omenaldi-diskoan.
- "American IV: The Man Comes Around", 2003ko diskoan: duoa Johnny Cashekin batera: I'm So Lonesome I Could Cry.
- Ute Lemper musikagilearen Punishing Kiss diskoan: Cavek, Bruno Pisekekin batera, Little Water Song kanta idazti zuen.
Bestelakoa
- The Secret Life of the Love Song - Caveren lan baten errezitaldi ozena.
Nick Cave and the Bad Seeds
Estudio lanak
- From Her to Eternity (1984) Erresuma Batua #40
- The Firstborn Is Dead (1985) Erresuma Batua #53
- Kicking Against the Pricks (1986) Erresuma Batua #89
- Your Funeral, My Trial (1986)
- Tender Prey (1988) Erresuma Batua #67
- The Good Son (1990) Erresuma Batua #47, Australia #93
- Henry's Dream (1992) Erresuma Batua #29, Australia #41, Alemania #59
- Let Love In (1994) Erresuma Batua #12, Australia #8, Alemania #34
- Murder Ballads (1996) Erresuma Batua #8, Australia #3, Alemania #5
- The Boatman's Call (1997) Erresuma Batua #22, Australia #5, AEB #155, Alemania #19
- No More Shall We Part (2001) Erresuma Batua #15 AEB #180, Australia #4, Alemania #8
- Nocturama (2003) Erresuma Batua #20 AEB #182, Australia #8, Alemania #11
- Abattoir Blues/The Lyre of Orpheus (2CD) (2004) Erresuma Batua #11 US #126, Australia #5, Alemania #7
- Dig, Lazarus, Dig!!! (2008)
- Push the Sky Away (2013)
- Skeleton Tree (2016)
- Ghosteen (2019)
Zuzenekoak eta bildumak
- Live Seeds (1993) Australia #47
- The Best of Nick Cave and the Bad Seeds (1998) Erresuma Batua #11, Australia #2, Alemania #26
- B-Sides & Rarities (3CD) (2005) Erresuma Batua #74, Australia #36, Alemania#60
- Abattoir Blues Tour (2CD/2DVD) (2007)
- Live from KCRW (2013)
Singleak
- In The Ghetto (1984) Erresuma Batua #84
- The Mercy Seat (1988) Erresuma Batua #86
- The Ship Song (1990) Erresuma Batua #84
- Straight to You / Jack The Ripper (1992) Erresuma Batua #68, Australia #96
- I Had A Dream, Joe (1992) Erresuma Batua #85, Australia #75
- What A Wonderful World - & Shane MacGowan (1992) Erresuma Batua #72, Australia #89
- Do You Love Me? (1994) Erresuma Batua #68, Australia #62
- Loverman (1994) Erresuma Batua #88
- Where The Wild Roses Grow - & Kylie Minogue (1995) Erresuma Batua #11, Australia #2, Alemania #12
- Henry Lee - & P.J. Harvey (1996) Erresuma Batua #36, Australia #72
- Into My Arms (1997) Erresuma Batua #53, Australia #26
- (Are You) The One That I've Been Waiting For (1997) Erresuma Batua #67
- As I Sat Sadly By Her Side (2001) Erresuma Batua #42, Australia #80
- Fifteen Feet of Pure White Snow (2001) Erresuma Batua #52
- Love Letter (2002) Australia #86
- Bring It On (2003) Erresuma Batua #58
- Rock Of Gibraltar (2003) Erresuma Batua #136
- Nature Boy (2004) UK #37, Australia #88, Alemania #89
- Breathless / There She Goes My Beautiful World (2004) Erresuma Batua #45
- Get Ready For Love (2005) Erresuma Batua #62
- Dig, Lazarus, Dig!!! (kanta) (2008) Erresuma Batua #66
- We No Who U R (2012)
- Jubilee Street (2013)
- Mermaids (2013)
- Give Us a Kiss (2014)
- Jesus Alone (2016)
- Skeleton Tree (2016)
- I Need You (2017)
Grinderman
- Grinderman (2007)
- Grinderman 2 (2010)
Bideo eta DVDak
- The Road to God Knows Where
- Live at the Paradiso - Amsterdam (zuzenekoa)
- Nick Cave and the Bad Seeds: The Videos
- God Is in the House - Lyon (zuzenekoa)
- The Abattoir Blues Tour - 2DVD/CD
- 20,000 Days on Earth
Liburuak
- And the Ass Saw the Angel - Nick Cave (1989) ISBN 1-880985-72-1
- King Ink - Nick Cave (1988) ISBN 1-880985-08-X
- King Ink II - Nick Cave (1997) ISBN 2-84261-053-9
- The Pocket Canons Bible Series: Authorised King James Version: The Gospel According to Mark: Introduction - Nick Cave (1998) ISBN 0-86241-796-1
- Complete Lyrics - Nick Cave (2001) ISBN 0-14-100515-7
Ikus, gainera
- Nick Cave and the Bad Seeds
- The Birthday Party (musika taldea)
- Grinderman
- Blixa Bargeld
- Mick Harvey
- Anita Lane
- PJ Harvey
- Warren Ellis
- Jim Sclavunos
- James Johnston
- Hugo Race
Bibliografia
- Bad Seed: A biography of Nick Cave, Ian Johnston (1997) ISBN 0-316-90833-9
- The life and music of Nick Cave: An illustrated biography, Maximilian Dax & Johannes Beck (1999) ISBN 3-931126-27-7
- Kicking Against the Pricks: An Armchair Guide to Nick Cave, Amy Hanson (2005), ISBN 1-900924-96-X
- Liner notes to the CDs Original Seeds: Songs that inspired Nick Cave and the Bad Seeds, Kim Beissel (1998 & 2004), Rubber Records
- Nick Cave Stories, Janine Barrand (2007)
Erreferentziak
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nick Cave |