[go: up one dir, main page]

Jauzi edukira

Plasma mahaigain bat da

Plasma

Erabili Plasma webean surfeatzeko; egon zaitez harremanean kideekin, lagunekin eta familiarekin; kudeatu zure fitxategiak, gozatu musikaz eta bideoez; eta lanean izan zaitez sortzaile eta emankor. Egin guzti hori zure beharretara egokitzen den ingurune eder batean, sorburu irekiko software askeak eskeintzen duen segurtasunarekin, pribatutasun-babesarekin eta guzti horrek ematen duen lasaitasunarekin.

Plasma 6.2(e)ri buruz

Azken argitalpena: Plasma 6.2

Plasma, ingurune lagunkoiagoa, irisgarriagoa eta adimentsuagoa bilakatu da

Ikusi iragarpenak

Erraza izatez

Plasma erabiltzen erraza izateko diseinatuta dago.

empty laptop with an overlay
Plasma abiarazlea irekita dueneko pantaila-argazkia
Plasma abiarazleak aplikazioak bizkor eta erraz abiarazten uzten dizu, baina askoz gehiago egin dezake -- aplikazioen laster-markak egin, tekleatu ahala dokumentuak aurkitu, edo ohiko lekuetara nabigatzea bezalako zeregin komenigarriek zuzenean muinera iristen laguntzen dizute. Berriki abiarazitako programen eta irekitako fitxategien historiarekin, utzi zenuen lekura itzul zaitezke. Aurretik sartutako bilaketa-terminoak ere gogoratzen ditu, zuk egin beharrik izan ez dezazun.
empty laptop with an overlay
Plasman sistemako erretilua irekita agertzen den pantaila-argazkia
Konektatu zure Wi-Fi sarera; aldatu bolumena; aldatu hurrengo abestira edo bideo bat etenarazi; sartu kanpoko gailu batera; aldatu pantaila-antolaera. Guzti hau eta askoz gehiago--zuzenean sistema-erretilutik. Unean egiten ari zaren horretan arreta mantentzeko, nahi baduzu, edozein ikono ezkutatu dezakezu. Ikono ez aktiboek haien burua ezkutatzen dute zuk dauden tokian egoteko esan ezean.
empty laptop with an overlay
Plasmak jakinarazpen bat dueneko pantaila-argazkia
Ikusi ataza aktiboak eta azken ekintzak; irakurri e-posta berriak; mezuei bizkor erantzun; pista-aldaketak edo bateria baxuaren oharrak ikusi; eguneratzerik dagoen egiaztatu; berriki mugitutako fitxategiekin edo pantaila-argazkiekin elkarreragin. Edo sartu «Zaratarik ez» moduan zure lanean kontzentratzeko.
empty laptop with an overlay
Discover-rek zure ordenagailuan instalatutako aplikazioak kudeatzeko aukera ematen dizu. Aplikazio bat eguneratzea, kentzea edo instalatzea klik bakarrera dago. Flatpak, Snaps eta zure Linux banaketan erabilgarri dauden aplikazioak kudeatu ditzake.

Behar denean ahaltsua

Plasma, gauzak egiten dituzun bitartean trabarik ez eragiteko egina dago. Baina bere gainazal arin eta intuitiboaren azpian indar itzela dago. Behar ahala erabiltzeko era, nola eta noiz, aukeratzeko aske izan zaitezen.

empty laptop with an overlay
Plasma eta KRunner pantaila-argazkia
KRunner da Plasma mahaigainean eraikitako abiarazlea. Bere oinarrizko funtzioa komando-lerro txiki antzeko batetik programak abiaraztea den arren, bere funtzionaltasuna «runner»ren bidez heda daiteke erabiltzaileei zeregin ugari egiten laguntzeko. Karpetak eta fitxategiak irekitzetik kalkuluak eta dibisa bihurketak edo zure musika jotzaile aplikazioa kontrolatzera - hainbeste gauza daude zure esku-eskura.
empty laptop with an overlay
Pantaila-argazkia: Plasmaren sistemako ezarpenak
Zure Plasma mahaigaina oso malgua da eta justu zuk nahi duzun bezala konfiguratu dezakezu «Sistemako ezarpenak» aplikazioa erabiliz. Kudeatu hardwarea, softwarea, eta languneak, erraz, guztiak leku bakarrean: teklatua, inprimagailua, hizkuntzak, mahaigaineko gaiak, letra-tipoak, sareak...
empty laptop with an overlay
«Kdenlive» Plasman pantaila-argazkia
Krita artista askok erabiltzen duten aplikazio bat da, guztioi arte kontzeptuala, ehundurak, mate margolanak, ilustrazioak eta komikiak marrazteko aukera ematen diguna. Kdenlive tresna profesional bat da, denoi bideo ez-lineala editatzeko aukera ematen diguna. DigiKam argazki digitalak kudeatzeko sorburu irekiko aplikazio aurreratu bat da, argazkiak eta fitxategi gordinak («raw») inportatzeko, kudeatzeko, editatzeko, eta partekatzeko tresna multzo zabal bat eskaintzen duena.

Pertsonalizagarria

Plasman, erabiltzailea da jaun eta jabe. Kolore-antolaera ez duzula gustuko? Alda ezazu! Panela pantailaren ezkerreko ertzean izan nahi duzula? Mugi ezazu! Letra-tipoa ez duzula gustuko? Erabili beste bat! Zama-jaitsi trepeta pertsonalizatuak klik bakarrarekin eta gehitu itzazu zure mahaigainera edo panelera.

empty laptop with an overlay
Plasma eta Kontact gai iluna gaituta dutela
Eman begiei atsedena Plasma eta haren aplikazioak barneratutako gai ilun batera aldatuz.
empty laptop with an overlay
Plasma-ko trepeten pantaila-argazkia
Gehitu trepetak zure mahaigainera edo panelera; haiek mugitu, biratu edo neurriz aldatu; zama-jaitsi komunitateak eginiko trepeta pertsonalizatuak klik bakarrarekin.
empty laptop with an overlay
Plasma panelaren pantaila-argazkia
Har ezazu zure panelekiko erabateko kontrola, haiek mugituz edo neurriz aldatuz, berriak gehituz, trepeten paneletako kokapena aldatuz edo baita haietara trepeta berriak gehituz ere.
empty laptop with an overlay
Latte Dock duen Plasmaren pantaila-argazkia
KDEk, aplikazio-gaiak, kolore-antolaerak, trepetak, eta hedapenak sortzen dituen pertsona-komunitate zabala du -- dena musu-truk! Haien sorkuntzak KDE biltegian arakatu edo zuzenean Sistema-ezarpenetan dagokion orritik zama-jaitsi ditzakezu.

KDE Connect

Bidali zure oporretako argazkiak; ikusi une horretan zure ordenagailuan zer jotzen ari den; mugitu saguaren kurtsorea aurkezpen bat egiten ari zarenean; itzali zure ordenagailua, urrunetik, ohera joan aurretik. Guzti hau zure Android gailutik.

KDE Connect-en menua
Plasma mahaigaina, musika jotzaile bat irekita duela
Ikusi zure ordenagailuan jotzen ari dena, izan musika, bideoak edo YouTube; eten, jo edo jauzi hurrengo pistara, dena zure telefonotik.

Partekatu zure Android gailuko fitxategiak partekatzeko botoian tak egin eta KDE Connect hautatuz.
KDE Connect-en menua
Plasma, jakinarazpen bat duela
Sinkronizatu jakinarazpenak zure gailuen artean eta mezuak zure ordenagailutik bizkor erantzun.
Google Play eta the Google Play logotikoa Google LLC-en marka erregistratuak dira.