[go: up one dir, main page]

Xabier Alvarez de Eulate

Xabier Alvarez de Eulate (Donostia, Gipuzkoa, 1919ko apirilaren 26a - Bermeo, Bizkaia, 2012ko martxoaren 16a[1]) euskal artista bat izan zen.

Xabier Alvarez de Eulate
Bizitza
JaiotzaDonostia1919ko apirilaren 26a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaBermeo2012ko martxoaren 16a (92 urte)
Hezkuntza
HeziketaSan Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakartista
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordenaAnaia Txikien Ordena

Biografia

aldatu

Bi urtez Madril hiriko San Fernandoko Arte Ederretako Akademian ikasten aritu zen, bertan Daniel Vázquez Díaz eta Jorge Oteizarekin ibili zelarik, gainera 1949an Artista Berrien Erakustazokan jardun eta ondoren apaiztu egin zen.

Espainiako Gerra Zibila garaian Iruñean bizi izan zen, han Jesús Basiano margolaria ezagutu eta biak adiskidetu zirelarik.

1950an Arantzazuko santutegiaren beirateak egiteko ardura eman zitzaion, era berean proiektu honetan Luis Laorga eta Saenz de Oiza arkitektoak, eta Eduardo Txillida, Nestor Basterretxea, Lucio Muñoz eta beste hainbat artistek parte hartu zuten. Basilika hau 1953an proiektatua izan arren, 1969. urterarte ez zen eraikitzez amaitu ahal izan, nagusiki haren sorrera frantziskotar agintarien atseginekoa ez zelako. Egoera honetan Oteizarekin adiskidetasun artistiko handia izan zuen, honek bere ondorengo ibilbidean eta artelanetan garrantzia izango zuelarik.

Salbatore Mitxelenaren liburuetan bere marrazkiekin lagundu zuen.

2012ko martxoaren 16an, ostiral batez, Bermeon zendu zen.[1]

Artelanak

aldatu

Bere artelanek arte figuratiboa eta abstraktuaren arteko bidea erraztasunez iragaten dute, inongo artifizialkeriarik gabe, betiere argia eta kolorea batera doazen koordenatu mistiko-poetiko batzuen barnean jardun zuelarik.

Frantziako Metz hirian nahiz La Habanako San Antonio basilikan bere artelanak badaude. Euskal Herrian honako artelanak burutu izan zituen: Arantzazuko beirateak egin zituen (1954-1985), Donostiako Loiola auzoko San Inazio elizako erretaula, Oñatiko beneditarren erretaula, Bergarako Magdalenako baselizako erretaula, Cintruénigoko Santa Isabeleko elizako erretaula. 1978an Donostiako San Telmo museoan beste lau frantziskotar margolariekin batera erakustketan batean parte hartu zuen.

2005an Donostiako San Frantzisko elizako klaustroan bere margolanen erakusketa bat burutu zen. 2011ko maiatzean ospatutako II. Arantzazu Eguna artista honi eskeini eta omenaldia egin zitzaion, bertan lanari buruzko hitzaldia, erakusketa erretrospektibo bat eta beirateetarako bisita bat antolatu zirelarik. Bestalde, 2011. urtean ere Donostiako Kutxa Boulevard aretoan bere lanekin erakusketa bat zabaldu zen.[2]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo loturak

aldatu