Wilhelm Leibl
Wilhelm Maria Hubertus Leibl (Kolonia, 1844ko urriaren 23a - Würzburg, 1900eko abenduaren 4a) alemaniar erretratuen eta nekazarien bizitzako eszenen margolari errealista izan zen.
Wilhelm Leibl | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Wilhelm Maria Hubertus Leibl |
Jaiotza | Kolonia, 1844ko urriaren 23a |
Herrialdea | Prusiako Erresuma |
Heriotza | Würzburg, 1900eko abenduaren 4a (56 urte) |
Hobiratze lekua | Hauptfriedhof Würzburg (en) |
Familia | |
Aita | Carl Leibl |
Ama | Gertrud Leibl |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Municheko arte ederren akademia |
Hizkuntzak | alemana |
Irakaslea(k) | Hermann Heinrich Becker (en) Hermann Anschütz-Kaempfe (en) Arthur von Ramberg (mul) |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, artista grafikoa eta marrazkilaria |
Enplegatzailea(k) | Municheko arte ederren akademia |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | Errealismoa |
Genero artistikoa | erretratua |
Kolonian jaio zen, eta aita katedraleko abesbatzako zuzendaria zen. Urregile baten ikastuna izan zen matgolaritza ikasi aurretik. 1864an Municheko Akademian sartu zen, eta Karl von Piloty izan zuen irakasle. 1869an margolaritza estudio bat ireki zuen Johann Sperl, Theodor Alt eta Rudolf Hirth du Frênesekin. Garai hartan Gustave Courbetek hirian erakutsi zuen eta artistengan zirrara handia eragin zuen.
1869an iritsi zen Parisera, Courbetek gomendatuta, eta Édouard Manet ezagutu zuen, baina Alemaniara itzuli behar izan zuen, Frantzia-Prusia Gerra hasi zelako. 1873an Munich utzi eta Bavaria landatarrean kokatu zen. Nekazarien bizitzako eszenak estilo errealistan margotu zituen, aurretiazko zirriborrorik gabe eta kolorearekin zuzenean lan eginez.
Iruditegia
aldatu-
Hiru emakume elizan (1881)
-
Wilhelm Leibl eta Sperl ehizan, 1890–1895, Neue Pinakothek
-
Buruzapi zuridun neska, c. 1876
-
In der Bauernstube, 1890
-
Die Spinnerin, 1892
-
Johann Heinrich Pallenberg, 1871
-
Freiherrn von Perfall als Jäger
-
Rosine Fischler, Gräfin Treuberg, 1878
-
Gizon baten erretratua, c. 1890
-
Buruzapi beltza duen neska, 1879
-
Dr. Reindl, c. 1890