[go: up one dir, main page]

United Paramount Network

United Paramount Network 1990 eta 2000 hamarkadetako telebista katea

United Paramount Network (UPN) Ameriketako Estatu Batuetako telebista katea izan zen. 1995eko urtarrilaren 16an transmititu zuen lehen aldiz. Sortzaileak Paramount Picturesek eta Chris-Craft Industriesak izan ziren. XXI. mendearen hasieran, CBS Corporation-en jabetza izan zen.[1][2]

United Paramount Network
Datuak
Motatelebista-katea
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Erabilitako hizkuntzaingeles
Agintea
Egoitza nagusi
JabeaCBS Corporation, Warner Bros., BHC Communications (en) Itzuli eta Viacom (mul) Itzuli
Historia
Sorrera1995eko urtarrilaren 16a
Sortzailea
webgune ofiziala
IMDB: co0001860 Edit the value on Wikidata

Historia

aldatu

Katearen jarraitzaile zintzoenak afroamerikarrak eta emakume gazteak izan omen ziren. Star Trek: Voyager serieko 2 orduko kapitulu pilotua izan zen katearen lehen saioa. Hurrengo gauean estreinatutako serieak lehen denboraldian bertan behera utzi ziren. 2000. urtean, Viacom-ek (Paramount-en jabea) Chris-Craften akzioak erosi zituen, eta katearen% 100 eskuratu zuen.

Handik gutxira, Viacom-ek Paramount Network izena aldatzea pentsatu zuen. Hala ere, ideia hori bertan behera utzi zen filial askok protestatu ondoren; aurkako argudioa zera zen: marka-aldaketak ikusleak nahasi eta ikusle-kopurua jaits zitzakeela. Gainera, marka irudia berri batekin aldatzeko kostuak ere ez ziren makalak.

2003ko datuen arabera, UPN Estatu Batuetako etxeen %85,98an zegoela kalkulatu zen, hau da, 91.689 290 etxetan. UPNk 143 estazio zituen, propioak edo lehentasunezko afiliatuak, eta beste 6 estazio, UPNren programa batzuk bigarren mailako afiliatu gisa transmititzen zituztenak.

2006ko irailaren 15ean, UPNk emisioak bertan behera utzi zituen, emaitza ekonomiko eta pantaila-kuota txarrak baitziren.[3]

Emandako saioak

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu