Txipset
Txipset-gailua (zirkuitu integratuen multzoa, ingelesetik itzulia), elkarrekin jokatzeko diseinatutako mikrotxipen multzoari deritzogu, normalean unitate bezala merkaturatuak. Sistema baten periferikoa den zirkuitu integratua, zirkuitu integratu laguntzaile izenaz ezagutzen ohi da, honako hau bestalde, sistemaren funtzionamendurako beharrezkoa dena. Sistema gehienek zirkuitu integratu laguntzaile bat baino gehiago behar dute.
Txipset-gailua gaur egun
aldatux86 arkitekturarako gaur egungo ama plaken txipset-gailuek, prozesadore nagusiarekiko bi zirkuitu laguntzaile izaten dituzte:
- NorthBridge-a edo ipar-zubia, mikroprozesadorearen eta memoriaren arteko lotura-zubi gisa erabiltzen da. Mikroprozesadorearen, RAM memoriaren, AGP portu grafikoaren edo grafikoen PCI-Express-aplikazioaren arteko sarbidearen funtzioaz arduratzen da, baita hego-zubiarekiko komunikazioaz ere eta beraien arteko komunikazioaz. Hasiera betean, PCI-periferikoaren kontrola ere bazuen, baina funtzionaltasun hori hego-zubira igorri da.
- SouthBridge-a edo hego-zubia, Honako eragingailu edo dispositibo elkartuak kontrolatzen ditu: IDE-diskoen kontrolatzailea, USB-portuak, FireWire-datuen eroalea, SATA-datuen eroalea, RAID (disko gogor anizkun datuen gordetze-sistema), PCI-artekak, AMR-arteka, CNR-arteka, portu infragorriak, diskete-unitatea, LAN-sarea. PCI-Express 1x-a eta ama plakaren barnean integraturik imagina ditzakegun elementu guztien zerrenda luzea. Prozesadorea gainontzeko periferikoekin komunikatzeko arduraduna da.
Sarritan Txipset-gailua hezurmuinarekin alderatzen da: gizaki batek burmuin ona eduki dezake baina muinak okerrera egiten baldin badu, beheko guztiak ez du ezertarako balio.
Gaur egun, Txipset-gailuen fabrikatzaile nagusiak honako hauek dira: AMD, ATI Technologies (2006an AMD-k erosia), Intel, NVIDIA, Silicon Integrated Systems eta VIA Technologies.
Kanpo estekak
aldatu- Txipset-aren garrantzia blogs.intel.com.
- Intel Chipsets intel.com (ingelesez).
- Via Chipsets via.com.tw (ingelesez).
- Chipset en Elektronik-Kompendium (alemanieraz)