[go: up one dir, main page]

Tridimita

Silizearen barietatea, itxura hexagonaleko kristalak osatzen dituena

Tridimita edo asmanita kuartzoaren polimorfo bat da, eta bi eratara topa daiteke: tridimita alfa, sistema hexagonalean kristalizatzen dena, eta tridimita beta, sistema erronbikoan kristalizatzen duena.

Infotaula de mineralTridimita
Ezaugarri orokorrak
KategoriaKuartzoaren aldaera
FormulaSilizio dioxidoa, SiO2
Dana sailkapena75.1.2.1
Nickel-Strunz sailkapena4.DA.10
Sistema kristalinobatzuk
Talde espazialspace group C222₁ (en) Itzuli
Eponimoabiki
Aurkikuntza-lekuaMount San Cristóbal (en) Itzuli
Identifikazioa
Koloreakolorerik gabe, zuria
Esfoliazioaez
Distiraargizari antzekoa
Errefrakzio indizeanα=1.468–1.482 nβ=1.470–1.484 nγ=1.474–1.486
PleokroismoaKolorerik gabe
Marrazuria

Ohi, kuartzoa bezala, tektosilikatoen artean gehitua da, baina gaur egun Nazioarteko Mineralogia Elkarteak baliozkotzat onartutako Strunzen sailkapenaren 10. edizioaren arabera "mineral oxido"en 4. sailkapenan jarri beharko litzateke.

Propietateak

aldatu

Ohi alkalinoak diren katioien ezpurutasunek egonkortua. Bere kristalek elkarhazkuntza izan dezakete kristobalitaren kristalekin.

Silizio dioxidoaren polimorfo triklinikoa da, honakoen polimorfoa delarik: koesita (SiO/2 monoklinikoa), kristobalita (SiO2 tetragonala), kuartzoa (SiO2 trigonala) eta estishovita (SiO2 tetragonala).

Eraketa eta meak

aldatu

Maiz agertzen da barrunbeetan mundu osoko arroka bolkanikoetan.

Kanpo estekak

aldatu