[go: up one dir, main page]

Labieno

Tito Labieno» orritik birbideratua)

Tito Labieno (latinez: Titus Labienus; K.a. 100K.a. 45eko martxoaren 17a) jeneral eta politikari erromatarra izan zen. Zesarren laguntzailea izanda, haren kanpainetako liburuetan maiz agertzen da Labieno.

Labieno
Plebearen tribunoa

K.a. 63 - K.a. 63
Pretore


legatus legionis (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaCingoliK.a. 100
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaMunda (en) ItzuliK.a. 45eko martxoaren 17a (52/53 urte)
Heriotza modua: guduan hila
Familia
Aitaezezaguna
Amaezezaguna
Ezkontidea(k)ezezaguna
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
JarduerakAntzinako Erromako politikaria
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakZesarren Gerra Zibila
Galietako gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaPopulares

K.a. 63an, plebeko tribunoko postuan, Labienok antolatutako plebiszituak Pontifex Maximus postua eman zion Zesarri. Galiako gerretan, Zesarren legatua (laguntzailea) izan zen, eta haren lekua hartzen zuen Zesar Erromara itzultzen zenean. Galian, treviriarrak garaitu zituen K.a. 54an, eta K.a. 52an Lutetia hiria hartu zuen.

Zesarren zalditeriaren burua eta laguna bazen ere, gerra zibila piztu zenean Zesarren taldea utzi zuen, merezitako esker ona jaso ez zuelakoan. Ponpeiarrek harrera beroa eman zioten, 3.700 zaldunak ekarri zituelako. Hala ere, Ponpeioren aldean ez zuen garaipenik lortu. Gneo eta Sexto Ponpeiorekin bat eginda, Mundako guduan hil zen, K.a. 45ean.