Serapio Muxika
Serapio Muxika Zufiria (Ormaiztegi, 1854ko azaroaren 14a - Donostia, 1941eko martxoaren 16a) gipuzkoar historialaria eta artxibozaina izan zen.
Serapio Muxika | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ormaiztegi, 1854ko azaroaren 14a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Donostia, 1941eko martxoaren 16a (86 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Zaragozako Unibertsitatea Bartzelonako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | artxibozaina eta historialaria |
Lantokia(k) | Donostia |
Lan nabarmenak | |
Kidetza | Eusko Ikaskuntza Historiaren Errege Akademia |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Karlistaldia |
Zuzenbideko ikasketak egin zituen Zaragoza eta Bartzelonako Unibertsitateetan, eta liberalen alde borrokatu zen Bigarren Karlistaldian. Zestoa, Aizarnazabal, Ezkio, Zumaia, Zumarraga, Donostia, Irun, Hondarribia, Errenteria, Oiartzun, Ordizia, Eibar eta Astigarragako artxiboak sailkatu eta aztertzeaz gainera, historiari buruzko liburu- eta artikulu-sail garrantzitsuak eman zituen argitara. Real Academia de la Historiako urgazle, Frantziako Akademiako ofizial eta Gipuzkoako kronikari eta seme kuttun izendatu zuten.
Eusko Ikaskuntzako Batzorde Iraunkorreko Historiako saileko eleduna izan zen, bestalde, 1933-1937 urteetan, eta erakunde bereko lehendakari, 1934. urtean. Obra asko argitaratu zituen, horien artean: Indice de los documentos del Archivo Municipal de la ciudad de San Sebastián (1898), Indice de los documentos del archivo municipal de Irún (1898), Los Gascones en Guipúzcoa (1923), Guía de Guipúzcoa (Fausto Arozenarekin batera, 1930), Juan Ignacio Gamón. Noticias Históricas de Rentería (Fausto Arozenarekin, 1935), Donación a Leire (1935) eta Orígenes de San Sebastián (1936). Artikulu ugari idatzi zuen, halaber, RIEV, Euskal-Erria, Yakintza, Euskalerriaren Alde, Euskal Esnalea eta Arantzazu agerkarietan.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |