[go: up one dir, main page]

Sablea[1] aho bakarreko ezpata makurra da. Mozketarako pentsatua dago eta ohi, zalditeriako soldaduek erabili izan zuten, baita XIX. mendeko ofizialek ere. Orriaren ezaugarri makur honek, tradizionalki, ezpatagandik bereizten du.

Sable
ezpata eta piercing-cutting weapon (en) Itzuli
Historia
GatazkaNapoleondar Gerrak eta Russo-Kazan Wars (en) Itzuli
Artikulu hau ezpata motari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Sable (argipena)».

Arma zuri hau mozketarako da, eta borrokan abiada behar zelako sortu zen. Abiada hau, moztuz eta orria etsaiaren gorputzean utzi gabe lortzen da (esku bakarreko beste ezpatek ez bezala, sastakatzeko balio dutenak).

Sableak, bere muturretik erdialde ingururaino duen kurbadurak, mozketa sakon bat eragiten du.

Sablearen kurbadurak, teorian behintzat, zaldizko batek, bere besoa arma honekin mugitzerakoan, oinezko soldaduaren gainean zirkulu zabal bat marraztea du xede, mozketa puntuan, sablea beti tangentea izan dadin lortzeko. Arrazoi honegatik, ez da etsaiaren gorputzean sartzen. Aldiz, moztu egiten du, honela, zauri garrantzitsuago bat eraginez gorputzean sartuta geratu gabe. Honegatik, zalditeriarentzat pentsaturiko sableek, kurbadura handia dute, ia erabat biribilak izaki. Oinezko soldaduentzat pentsaturikoek, berriz, ez dute horrenbesteko kurbadura, erabilpen defentsiboari garrantzi gehiago ematen baitzaio kasu honetan, hau da, etsaia urrun mantendu eta honen kolpeak gelditzea.

Esandako guzti honen arabera, katana japoniarra, adibidez, teknikoki, sablea izango litzateke, eta ez ezpata.

Sablea eskrima arma gisa

aldatu

Egungo sablea, ezpata eta floretearekin batera, eskrimako hiru armetako bat da. Lehen zaldieriako soldaduek erabiltzen zuten sabletik dator. Esku babesle bat du, ontzi formakoa, eskuaren azpian kurbatzen dena, eta zeharkako sekzioan ikusitako T forma duen horri bat du. Bere neurria, 90 cm-koa da, eta bere gehienezko pisua 500 gramokoa. Ukitzeak muturrarekin ukituz edo orriaren ahoarekin moztuz lor daitezke. Ukitze puntu baliogarriak, gerritik gorako edozein tokitan daude. Sable borrokaldiak dira esgrimako azkarrenak, eta, beraz, egoera fisiko onean egotera behartzen du.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskalterm: [Ertzaintza Lexikoa] [2013]

Kanpo estekak

aldatu