[go: up one dir, main page]

Ezpata

orgaren edota gurdiaren aurre eta atzealdeetan jartzen den makiletako bakoitza

Ezpata bi ahoko arma zuri bat da, helduleku bat eta xafla ebakitzaile luze bat duena (normalean metro erditik gorakoa).[1] Kronologia eta jatorrizko lekuaren arabera ezpataren ezaugarriak aldatzen dira.

Ezpata
piercing-cutting weapon (en) Itzuli eta arma ebakitzailea

Ezpatak Brontze Aroan sortu ziren, dagatik garatuta. Lehenbiziko aleak K.a. 1600 ingurukoak dira. Burdin Aroko ezpatak labur samarrak eta esku-babesik gabeak ziren oraindik. Erromatar Inperio Berantiarreko armadan sortutako ezpata klasea, spatha izenekoa, Europako Erdi Aroko ezpataren aurrekaria izan zen. Horrek Erdi Aro Betean zaldunen ezpata ekarri zuen. Aro Modernoan, arinagoa den estoke mehea (espada ropera gaztelaniaz) sortu zen Espainian. Ezpatak, XVIII. mendean, garrantzia galtzen joan ziren, eta, XIX. mendean, berriz, arma zeremonial gisa edo eskrima modernoaren kirolean baino ez ziren erabiltzen.

Historia

aldatu

Brontze Aroa

aldatu
 
Hallstatt kulturako ezpatak, XIX. mendeko marrazki batean.

Ezpata dagatik garatu zen, xafla luzeak egitea posible izan zenean. K.a. III. milurtekoan lortu zen, Ekialde Hurbilean, hasieran artsenikoa kobreari erantsiz eta zenbait urte geroago, eztainuaren bidez. Baina 60 cm-tik gorako xaflak ez ziren ohikoak edo praktikoak Goi Brontze Arora arte, brontzearen haustura-tentsioa txikia delako, eta, hortaz, xafla luzeak aise tolesten ziren.

Dudarik gabe ezpatatzat har daitezkeen lehenbizikoak zibilizazio minoikokoak dira (K.a. 1700 inguru), metro bateko luzera lortu baitzen. Europako Brontze Aroan, Naue II motako ezpatak nabarmentzen dira (Julius Naue-ren omenez deituak), oso iraupen luzea izan baitzuten. K.a. XIII. mendean sortu ziren, Italiako iparraldean, Kutxa Zelaien Kulturaren testuinguruan, eta Burdin Arora ere ailegatu ziren, zazpi mende geroago. Denbora horretan, brontzetik burdinara pasa zen, baina oinarrizko diseinua ez zen aldatu. Naue II motako ezpatak 85 cm-koak izan zitezkeen, baina gehienak 60 cm-tik 70 cm-ra bitartekoak ziren.

Burdin Aroa

aldatu

Burdina K.a. XII. mendetik aurrera hasi zen erabiltzen, baina K. a VIII. mendera arte ez zen zabaldu. La Tene kultura hedatu zenerako (K.a. V. mendea), burdinazko ezpatek brontzezkoak ordeztu zituzten Europa osoan.

Burdina gogortzeko, brontzearekin gertatzen zen bezala, ezpatak mailakatu egiten ziren, eta ez tenplatu. Hortaz, ez ziren brontzezko ezpatak baino askoz gogorragoak, baina, produkzioa errazagoa eta lehengaia dezente ugariagoa izanik, lehenbiziko aldiz armada osoak hornitu ziren metalezko armez (nahiz eta Brontze Aroko Egipton hala gertatu).

Denborak aurrera egin ahala, arotzek ikasi zuten karbonoa galdaketan erantsiz, aleazio hobea lortzen zela eta, burdina tenplatuz eta iraotuz, ezpatek ia-ia ez zutela kalterik jasotzen. Hala ere, denbora luzea pasa behar izan zen hori guztia zabaltzeko, eta, Erdi Aroan ere, gogortu gabeko ezpatak ohikoak ziren.

Ezpata motak

aldatu

Heldulekuaren arabera

aldatu

Heldulekua eusteko beharrezko esku kopururaren arabera sailkatu daitezke ezpatak:

  • Bi eskuko ezpata. Zweihänder (alemanieraz) edo two-handed sword (ingelesez) bezala ezaguna, bi eskuekin erabiltzeko diseinaturiko ezpata luzeari egiten dio erreferentzia. Ezpata honen adibide ugari aurkitu ditzakegu Europan zehar; ezpata luzea (Erdi Arotik Berpizkunderaino erabilia), claymore (Erdi Aro berantiarreko ezpata Eskoziarra)[2][3] edo Bidenhänder (XVI. mendeko Doppelsöldner izeneko mertzenario alemaniarrek erabilia) adibidez.[4]
  • Esku t´erdiko ezpata. Hand-and-a-half sword (ingelesez) edo "sasikume ezpata" bezala ere ezaguna, XIX. mende amaiera eta XX. mende hasierako ezpata zen.[5][6]
  • Esku bakarreko ezpata. One-handed sword (ingelesez) Sir Walter Scottek erabilitako erretronimoa zen, bi eskuko eta esku t´erdiko ezpatak desberdintzatzeko erabilia. Esku bakarreko ezpata gehienak eskubiarekin erabiltzeko sortzen zirela uste izan den arren, ezpata ezkertiarrak urriak zirelakoan; ezpata ezkertiar ugari ere diseinatu izan direla dirudi.[7]

Xafla edo ahoaren arabera

aldatu
  • Aho bikoitzeko ezpata zuzenak.
  • Aho gabeko ezpata bultzatzaileak.
  • Aho bakarreko ezpata kurbatuak.

Kronologia eta jatorri geografikoaren arabera

aldatu
Kronologia Afrikar ezpatak Asiar ezpatak Europar ezpatak Amerikar ezpatak
Ipar Afrikako ezpatak Ekialdeko Afrikako ezpatak Mendebaldeko Afrikako ezpatak Afrika zentroko ezpatak Ekialdeko Asiako ezpatak Hego-ekialdeko Asiako ezpatak Hego Asiako ezpatak Mendebaldeko Asia edo Ekialde Hurbileko ezpatak Ipar Amerikako ezpatak
Historiaurrea - Flyssa (XIX. mendea Algeria)

- Kaskara (XIX. mendea Sudan)

- Khopesh (Egipto)[8]

- Mameluke (XVIII - XIX. mendeak Egipto)

- Nimcha (XVIII. mendea Maroko eta Algeria)

- Billao (Somalia)

- Shotel (Eritrea eta Etiopia)

- Akrafena (Ghana eta Togo)

- Ida (Nigeria eta Benin)

- Takoba (Mali eta Niger)

- Mambele - Dao ( 🇨🇳)

- Tximeleta ezpata ( 🇨🇳)

- Changdao ( 🇨🇳)

- Dadao ( 🇨🇳)

- Liuyedao ( 🇨🇳)

- Miao dao ( 🇨🇳)

- Nandao ( 🇨🇳)

- Piandao ( 🇨🇳)

- Wodao ( 🇨🇳)

- Yanmaodao ( 🇨🇳)

- Zhanmadao ( 🇨🇳)

- Jian ( 🇨🇳)

- Shuangshou jian ( 🇨🇳)

- Hook ezpata ( 🇨🇳)

- Nihonto ( 🇯🇵)

- Bokken (木剣) ( 🇯🇵)

- Chokutō ( 🇯🇵)

- Hachiwara ( 🇯🇵)

- Iaitō ( 🇯🇵)

- Jintachi ( 🇯🇵)

- Katana ( 🇯🇵)[8]

- Kenukigata tachi ( 🇯🇵)

- Kodachi ( 🇯🇵)

- Nagamaki ( 🇯🇵)

- Ninjato ( 🇯🇵)

-Ōdachi/Nodachi ( 🇯🇵)

- Sasuga ( 🇯🇵)

- Shinai ( 🇯🇵)

- Shinken ( 🇯🇵)

- Shikomizue ( 🇯🇵)

- Tachi ( 🇯🇵)

- Tantō ( 🇯🇵)

- Tsurugi ( 🇯🇵)

- Wakizashi ( 🇯🇵)

- Dōtanuki ( 🇯🇵)

- Balasiong ( 🇵🇭)

- Balisword ( 🇵🇭)

- Bangkung ( 🇵🇭)

- Banyal ( 🇵🇭)

- Barong ( 🇵🇭)

- Batangas ( 🇵🇭)

- Bolo ( 🇵🇭)[8]

- Dahong ( 🇵🇭)

- Palay ( 🇵🇭)

- Gayang ( 🇵🇭)

- Gulok ( 🇵🇭)

- Kalis ( 🇵🇭)

- Kampilan ( 🇵🇭)

- Panabas ( 🇵🇭)

- Pinuti ( 🇵🇭)

- Pirah ( 🇵🇭)

- Sundang ( 🇵🇭)

- Susuwat ( 🇵🇭)

- Utak ( 🇵🇭)

- Dha (🇲🇲)

- Daab ( 🇹🇭)

- Krabi ( 🇹🇭)

- Patag (Butan)

- Bladed (Butan)

- Kastana (Sri Lanka)

- Kukri (Nepal)[8]

- Talwar (India)[9]

- Pata (India)

- Saif (Arabia)

- Kiliç edo Turkiar ezpata (Turkia)[10]

- Shamsir edo Pertsiar ezpata (Iran)

- Pulouar (Afganistan)

- Spatha

- Vikingoak

- Falkata (Espainia)[8]

- Gladius (Erromatar inperioa)[8]

- Kopis (Grezia)

Antzinaroa Hwandudaedo (🇰🇷)
Erdi Aroa - Jingeom (🇰🇷, Joseon garaia

)

- Ingeom (🇰🇷, Joseon garaia)

- Saingeom (🇰🇷, Joseon garaia)

- Messer (Alemania)
Aro modernoa - Yatagan (Turkia) - Alfanje (Mediterraneoa)

- Dusack (Alemania eta Austria)

- Albo ezpata (Italia)

Aro Garaikidea - Bowie labana (AEB)[8]

Ezpata famatuak

aldatu

Historian

aldatu

Kondairatan edo mitologian

aldatu
  • Asi
  • Cura Si Manjakini
  • Gan Jiang
  • Mo Ye
  • Kris Mpu Gandring
  • Kris Setan Kober
  • Kris Taming Sari
  • Kusanagi
  • Nandaka
  • Shamshir-e Zomorrodnegar
  • Thuận Thiên
  • Totsuka-no-Tsurugi
  • Zulfiqar
  • Almace
  • Caladbolg. Irlandar mitologiako Ulsterko zikloa izeneko elezahar eta sagen bilduman aipaturiko Fergus mac Róich erregearen ezpata da.[14]
  • Claíomh Solais. "Argiaren ezpata" Eskozia eta Irlandako kondaira gaelikoetan aipaturiko tropoa da.
  • Clarent. Morte Arthure olerkian, Excaliburrez gain, Artur erregeak erabilitako armetako bat da. Mordredek ezpata lapurtu eta harekin Artur hil zuen Camlannen.[15][16]
  • Dáinsleif.
  • Dyrnwyn.
  • Excalibur. Artur erregearen kondairazko ezpata da.[17]
  • Fragarach.
  • Gram.
  • Harpe.
  • Hauteclere.
  • Hǫfuð.
  • Hrotti.
  • Hrunting.
  • Kladenets.
  • Lævateinn.
  • Mimung.
  • Mistilteinn.
  • Murgleys.
  • Nægling.
  • Précieuse.
  • Ridill.
  • Skofnung.
  • Freyr-en ezpata. Norvegiar mitologian Freyr euriaren, goizeko eguzkiaren eta emankortasunaren jainkoa zen, eta bere kabuz borrokatzeko gai zen ezpata bat zuen. Gerðr erraldoiarekin ezkondu ahal izateko ezpata Skírnir zerbitzariari eman zion, beraz Ragnaröken Surt erraldoiaren aurka borrokatu behar zuenean bere ezpata gabe geratu eta erraldoiak hil egin zuen.
  • Durandal. Errolanen kantuak azaltzen duenez Errolan zaldunaren ezpata izan omen zen, Karlomagnok aingeru batetik eskuratu ostean oparitua.[18]
  • Damoklesen ezpata. Damoklesek Dionisio I.a tiranoa lausengatzen zuen esanez zorionekoa zela botere eta ahalmen handiko pertsona zelako eta handitasunez inguraturik zegoelako. Dionisiok tronuko lekua hartzea proposatu zion, tronuak zaldi baten buztaneko ile batetik zintzilikaturiko ezpata bat gainean zuelarik; zoria boterearen egikaritzaren erantzukizunetik zetorrela irudikatzeko.[19]
  • Tyrfing. Norvegiar mitologiako Tyrfing zikloan aipaturiko ezpata magikoa da. Gardarikiko Svafrlami erregeak, Odinen biloba zena, Dvalinn eta Durinn nanoak harrapatu eta ezpata eraikitzera behartu zituen, hauek medeku bezala ezpata madarikatu zutelarik. Hori dela eta, ezpata zorrotik ateratzen zen bakoitzean gizon bat hiltzen zuen, amaieran Svafrlami bera hil zuelarik.
  • Colada. Tizonarekin batera, Mio Cid-en kantoreak Cideari egotzi zion ezpata hau, Bartzelonako «Remont Verenguel» kondearen aurkako gerra baten sari moduan eskuratua.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) «sword | weapon | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2022-11-21).
  2. «Claymore» web.archive.org 2013-09-15 (Noiz kontsultatua: 2022-11-22).
  3. «Search Chambers - Free English Dictionary» web.archive.org 2013-09-28 (Noiz kontsultatua: 2022-11-22).
  4. Oakeshott, R. Ewart. (2012). European weapons and armour : from the Renaissance to the industrial revolution. Boydell ISBN 978-1-84383-720-6. PMC 772973100. (Noiz kontsultatua: 2022-11-22).
  5. (Ingelesez) England), New Gallery (London. (1890). Exhibition of the Royal House of Tudor. New Gallery (Noiz kontsultatua: 2022-11-22).
  6. (Ingelesez) England), Wallace Collection (London; Cox, Trenchard. (1933). A General Guide to the Wallace Collection. H.M. Stationery Office (Noiz kontsultatua: 2022-11-22).
  7. (Ingelesez) Willis, Tony. (2020). The Scottish Two-Handed Sword. American Society of Arms Collectors, 12035-12069 or..
  8. a b c d e f g h (Ingelesez) Andrews, Evan. «9 Blades that Forged History» HISTORY (Noiz kontsultatua: 2022-11-21).
  9. Coe, Michael D.. (2012). Swords and hilt weapons. Prion ISBN 978-1-85375-882-9. PMC 820110868. (Noiz kontsultatua: 2022-11-21).
  10. Stone, George Cameron. (1999). A glossary of the construction, decoration, and use of arms and armor in all countries and in all times : together with some closely related subjects. Dover Publications ISBN 0-486-40726-8. PMC 42038167. (Noiz kontsultatua: 2022-11-21).
  11. «The Sword of William Wallace» web.archive.org 2008-05-31 (Noiz kontsultatua: 2022-11-22).
  12. MOILANEN, MIKKO. (2018). VIIKINKIMIEKAT SUOMESSA.. SKS ISBN 952-222-964-4. PMC 1117542449. (Noiz kontsultatua: 2022-11-22).
  13. (Ingelesez) Killick, David. (2008-11). «[No title found»] Journal of Archaeological Science 35 (11): 3044–3046.  doi:10.1016/j.jas.2008.06.020. (Noiz kontsultatua: 2022-11-22).
  14. The Celts : history, life, and culture. ABC-CLIO 2012 ISBN 978-1-59884-964-6. PMC 768800383. (Noiz kontsultatua: 2022-11-21).
  15. «Stanzaic Morte Arthur and Alliterative Morte Arthure: Introduction | Robbins Library Digital Projects» d.lib.rochester.edu (Noiz kontsultatua: 2022-11-22).
  16. Sword, John. «The Sword Library: Clarent» The Sword Library (Noiz kontsultatua: 2022-11-22).
  17. Culhwch and Olwen : an edition and study of the oldest Arthurian tale. University of Wales Press 1992 ISBN 0-7083-1127-X. PMC 28112405. (Noiz kontsultatua: 2022-11-21).
  18. Scott-Moncrieff, C. K. (Charles Kenneth); Saintsbury, George. (1931). The song of Roland, done into English, in the original measure. New York, E.P. Dutton & co., inc (Noiz kontsultatua: 2022-11-21).
  19. Zizeron, 5.1: ‘virtutem ad beate vivendum se ipse esse contentam’
  20. Dikshitar, V. R. Ramachandra. (1999). War in ancient India. Cosmo ISBN 81-7020-894-7. PMC 43652473. (Noiz kontsultatua: 2022-11-21).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu