San Pedro eliza (Zilegieta)
Erdi Aroko kristiau eliza, Zilegietan kokatuta
San Pedro eliza Ibargoiti ibarreko Zilegieta lekuan Erdi Aroko kristiau eliza bat da. Donejakue Bidearen baitako ondare kontsideratzen da, Aragoiko Bideak Nafarroan egiten duen etaparen parte.
San Pedro eliza | |
---|---|
Aragoiko bidea | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Ibargoiti |
Koordenatuak | 42°40′41″N 1°24′31″W / 42.67807074°N 1.40862283°W |
Eraikina
aldatuHondakin erromanikoak kontserbatzen dira, baina badirudi eraikinaren nukleoa XVII. mendean Joanes Aierra eta Martin Sarasti harginek egindako obrei dagokiela. Andre Mariaren irudia du, eta ezin hobeto dator bat aztarna arkitektoniko zaharrenekin; tailu erromanikoa da, XII. mende aurreratuari dagokiona seguruenik.
Erreferentziak
aldatu- Nafarroako Entziklopedia Handia | ZILEGIETA. (Noiz kontsultatua: 2021-12-16).