[go: up one dir, main page]

Santimamiñe

historiaurreko pinturadun Bizkaiko leizea
Altamirako leizea eta Espainia iparraldeko paleolitoko labar-artea1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Mota Kulturala
Irizpideak i, iii
Erreferentzia 310
Kokalekua  Euskal Herria}
Eskualdea2 Europa / Ipar Amerika
Koordenatuak 43°20′48″N 2°38′12″W / 43.34667°N 2.63667°W / 43.34667; -2.63667
Izen ematea 2008 (XXXII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena
Santimamiñe
Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaKortezubi
Koordenatuak43°20′48″N 2°38′12″W
Ezaugarriak
Garaiera313
Bisitagarriaez
Margoakbai
Aztarnakbai

Santimamiñe Bizkaiko iparraldean dagoen leize bat da. Hor, Goi Paleolito garaiko margoak daude, Magdaleniar aldikoak, orain dela 13.000 urtetakoak. Bizkaiko Kortezubi udalerrian daude kokatuta, Basondo auzoan, Ereñozar mendiaren magalean.

1916an J.F. Bengoetxeak aurkitu zituen bertako labar-pinturak, eta ondorengo urteetan Enrique Eguren, Telesforo Aranzadi eta Jose Migel Barandiaran arkeologoek haitzuloak ikertu zituzten sakon, 1918 eta 1926 artean.

Hainbat urtez jendearentzat ikusgai egon ondoren, gaur egun ezin dira osorik bisitatu. Horren ordez, Bizkaiko Foru Aldundiak Santimamiñe, milaka urteko paisaia izeneko bisita birtuala antolatu du.

2008an UNESCOk kobazuloak gizateriaren ondare izendatu zituen, Ekainekin eta Altxerrirekin batera, Altamirako leizearen talde berean sartuta.

Historia

aldatu

Labar-arte mul­tzo handi bat aur­kitu zen 1916an Kortezubiko Santimamiñe kobazuloan.[1] Ar­keologia ikuspegitik, Santimamiñek garran­tzi izugarria du, maila guztiak eskain­tzen baititu, an­tzinako Auriñaziensetik hasi eta Behe-Inperiorainokoak.

Arte historialariaren­tzat, benetako santutegia esaten dioguna da esparru garran­tziz­koena: 20 bat metroko luzera du eta 4 edo 5 m-ko altura. Irudien talde nagusia areto txiki batean dago, normalean oso sarbide zailekoa izaten da eta honen aurretik aretoaurre bat dago, osatugabeko zenbait bisonte eta zaldiez gainera, marra sail bat ere ikus daiteke. Ia biribila den ganbara edo aretoaren inguruetan –Leroi-Gourhanek biribilgune deitu zion– banaturik oraindik ere irudi-mul­tzo gehiago daude.

Irudiak eta beren kokamena. Bere ikusgarritasunagatik, taula bat nabarmen­tzen da, oso argi eta garbi sei bisonte, zaldi bat, orein buru bat eta ulermen zailagoko beste trazu eta marra mul­tzoa goza daitekeelarik. Zer adierazi nahi ote du behin eta berri zaldia eta bisontea pareka­tzeak eta beste sei bisonteek –hauetako ba­tzuk zutikako jarreran jarririk– seiak erdi-erdian marrazturiko zaldi bakar batek inguruan dituela? –galdegiten du gaur­ko ikusleak jakin-minez. Baina, eran­tzunik gabeko galderak.

Bi mul­tzo hauetaz gainera, kobazuloaren barruenean, sarreratik 150 m-ra, 1953tik 1962ra bitartean irudi berriak aur­kitu dira; hauen artean, bisonte ba­tzuk, zaldi bat eta ahuntz bat.[2]

Guztira, ia berrogeita hamarrera iristen dira animalia-irudiak. Espezierik ohikoena bisontea da.

Leizea

aldatu
 
Frantziar-kantabriar artea (magdaleniar aldikoa).
 
Leizeko sarrera.

Leizeak 365 metroko luzera dauka eta estalaktita eta estalagmita ugari, irudi ederrak eskaintzen dituztenak. Sarreratik 60 bat metrotara, ezkerrera, pasabide estua dago, bi aretoetan zabaltzen dena: Bata pinturen aurreko gela da, eta bestea gela nagusia.

Aurreko aretoa

aldatu

Areto honetan marrazki ugari daude, zaldiak eta bisonteak azpimarragarriak izanda, nahikoa hondatuta egon arren.

Areto nagusia

aldatu

Gela nagusiak karratuaren forma dauka, 4 metro luze, 3 m zabal eta 3.5 m altu izanda, eta kobazulo guztian dagoen marrazki multzorik ikusgarriena du: Sarreraren ondoan bisonte talde bat dago eta horma nagusian 8 bisonte, zaldi bat eta uztai moduko marra bat.

Teknika eta estiloa

aldatu

Hemen, Al­txerrin ez bezala, irudi gehienak pintatuak daude, eta itzal eta guzti ba­tzuk. Irudi grabatuak oso gu­txi dira. Perfekzioan eta estiloan aldaketa suma­tzen da baina ez da erraza hortik kronologia bat atera­tzea.

Henri Breuilek zioen itzalekin modelaturiko lau bisonteetatik hiruk beren lau hankak agerian zituztela, eta trazu soil bakar batez marraztuak berriz bi besterik ez. Era berean, Madeleine aldiko ezaugarri moduan denek beren adardura profilez erakusten badute ere, bedera­tzik baino ez dituzte beren bi adarrak erakusten.[3]

Talde handiko bisonteen artean Ignazio Aldekoak ere desadostasun horiek ematen ditu: “marra-trazu soileko irudien ondoan, badira beste ba­tzuk zenbait tokitan profilaren lodieraren biziago­tzegatik-edo ia lauak direnak, gu­txi-asko bular, konkor, papar... tinten betelanagatik argi-ilun gehigarri bat plantea­tzen dutenak. Zenbait aletan arte onekoa izan ohi da delako modelatzea”.

Esan daiteke, estilistikoki nahiko aurreratutzat hartu behar direla; ziur asko, Erdi-Madeleine aldi aldera gauzatuak. Venta Laperrakoen ondorengoak dira. Eta beren teknika eta ohi­kotasunagatik Pirinioetako santutegiekin uztar daitez­ke.

Erreferentziak

aldatu
  1. Henri Breuilek 1916an bisitaturiko Santimamiñeko kobazuloa bederatzi kanpainetan ikertu zuten, T. Arantzadi, J.M Barandiaran eta E. Egurenek osaturiko taldeak 1918tik 1926ra bitartean. Guztien ondorenak beren Lan Bildumaren IX. liburukian daude. (La gran Enciclop. Vasca, 1976).
  2. Kobazulo honetako labarretako irudi guztien deskribapen zehatza J.M APELLANIZen, La caverna de Santimamiñe liburuan dago. Bizkaiko Foru aldundiak argitaratua (Bilbo, 1971).
  3. Quatre-cents siècles d´art pariétal. Les cavernes ornées de l´âge du renne. (Paris, 1974) 342. or.

Bibliografia

aldatu
  • "Exploraciones en la caverna de Santimamiñe (Basondo, Cortezubi) I: Figuras rupestres". T. Aranzadi, J.M. Barandiaran eta E. Eguren. Gráficas Grijelmo argitaletxea. Bilbo, 1925.
  • "Exploraciones en la caverna de Santimamiñe (Basondo, Cortezubi) III: Yacimientos azilienses y paleolíticos". Aranzadi, Barandiaran, Eguren. Bizkaiko Foru Aldundia. Bilbo, 1935. *"El Paleomesolítico del Pirineo Occidental. Monografías Arqueológicas III". J.M. Barandiaran. Zaragoza, 1967.
  • "La caverna de Santimamiñe". J.M. Apellaniz. Bizkaiko Foru Aldundia. 1969.
  • "Prehistoria Vasca. Euskaldunak 1". J. Altuna. Donostia, 1979.
  • "El arte prehistórico del País Vasco y sus vecinos". J.M. Apellaniz. Desclée de Brouver arg. Bilbo, 1982.
  • "Historia General de Euskalerria. Prehistoria: Paleolítico". J.M. Barandiaran. Auñamendi. Donostia, 1988.
  • "Arte paleolítico parietal de Bizkaia. Kobie. Anejo 2". X. Gorrotxategi. 2000.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa