[go: up one dir, main page]

Quini

futbolari espainiarra

Enrique Castro González (Oviedo, 1949ko irailaren 23a - Gijón, 2018ko otsailaren 27a),[1] futbolaren munduan Quini deitua, asturiar futbolaria izan zen. Aurrelari postuan jokatu zuen arrakasta handiz. Espainiako futbol liga txapelketako goleatzailerik onenetarikoa izan zen 1980ko hamarkadan, eta bost aldiz irabazi zuen lehenbiziko mailako Pitxitxi saria. 1981eko martxoan bahiturik eduki zuten 25 egunez; gertaera horrek futbolaren mundua astindu zuen.

Quini

(2010)
Bizitza
JaiotzaOviedo1949ko irailaren 23a
Herrialdea Espainia
HeriotzaGijón2018ko otsailaren 27a (68 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakasturiera
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
CD Ensidesa1967 / 19682217
Espainiako 18 urtetik beherako futbol selekzioa1968 / 196820
Real Sporting de Gijón1968 / 1980381214
Espainiako futbol selekzio nazionala1969 / 1972911
Espainiako futbol selekzio amateurra1969 / 1972911
Espainiako 23 urtetik beherako futbol selekzioa1971 / 197110
Bartzelona Futbol Kluba1980 / 198410054
Real Sporting de Gijón1984 / 19876217
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
Pisua75 kilogramo
Altuera176 zentimetro
Izengoitia(k)El Brujo, Quinocho, Quinigol

FIFA: 56520 UEFA: 38086 Edit the value on Wikidata

Kirol ibilbidea

aldatu

Palmaresa

aldatu

Taldeka Europako Futbol Errekopa, Errege Kopa eta Espainiako Superkopa bana lortu zuen FC Barcelonarekin. Horrezaz gainera, zazpi aldiz lortu zuen Pichichi saria, bost Sportingekin eta beste bi Barçarekin. Halaber, 35 aldiz jokatu zuen Espainiako futbol selekzio nazionalarekin.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu