[go: up one dir, main page]

Psikiatria buruko gaitzak ikertu, diagnostikatu, tratatu eta prebenitzen dituen espezialitate medikoa da. Gaixotasun multzo horretan daude sartuta hainbat afektibitateari, jokabideari, kognizioari eta pertzepzioari lotutako anormaltasunak. Psikiatrak dira arlo honetako espezialistak.

Hitza Johann Christian Reil sendagile alemaniarrak asmatu zuen 1808an, eta grezierazko bi hitzetik eratorri da (psik-, antzinako grezieraz psykhē, "arima"; -iatria, grezieraz iātrikos, "medikua").

Ebaluazio psikiatrikoa buru egoeraren azterketa batekin hasten da normalean. Test psikologikoak eta azterketa fisikoak egiten dira, batzuetan buruaren irudiak eta beste teknika neuropsikologiko batzuk erabilita. Buruko gaitzak diagnostiko bildumak diren eskuliburuak erabiliz diagnostikatzen dira, adibidez Munduko Osasun Erakundeak argitaratutako International Classification of Diseases izenekoa.

Gaur egun, tratamendu psikiatrikorik ohikoena sendagai psikoaktiboen eta psikoterapiaren erabilera konbinatua da. Tratamendua gaixoa osasun zentro batean dagoela edo etxean dagoela eman daiteke, gaixotasunaren larritasunaren arabera. Psikiatriaren esparruko ikerketa eta tratamenduak diziplinartekotasun handikoak dira eta azpiespezialitate eta hurbilketa teoriko askoren konbinazioz ematen dira.

Historia

aldatu
  • 1856 - Sigmund Freud jaio zen, "psikoanalisiaren aita"tzat hartu izan dutena.
  • 1999 - Peter Breggin-ek Ethical Human Psychology and Psychiatry izeneko argitalpena sortu zuen, Psikiatriaren oinarri biologikoak zalantzan ipintzeko xedearekin.

Gaixotasun psikiatrikoak

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Gaixotasun psikiatrikoen zerrenda»

Biografia interesgarriak

aldatu

Tratamenduak Psikiatrian

aldatu

Medikazioak

aldatu

Farmako psikiatrikoak bi multzo handitan banatzen dira:

Psikoterapia

aldatu

Argitalpenak

aldatu

Euskal Herrian

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Euskal Herriko ospitaleak»

Hego Euskal Herrian, ospitale psikiatriko publikoak daude gaixo kronikoentzat Arrasate, Bermeo, Gasteiz, Iruñea, Zaldibar eta Zamudion.

Gaixo akutuak ingresatzeko, aldiz, Basurtu (Bilbo), Donostia Ospitalea, Gurutzeta, Nafarroako Ospitalea (Iruñea) eta Santiago (Gasteiz) erietxe publikoak ditugu.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu