[go: up one dir, main page]

Piper-onddoa (Chalciporus piperatus) Boletaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Onddo hau ez da toxikoa, baina ez da jaso behar zapore minegia duelako. Batzuek gozagarri gisa erabiltzen dute.

Piper-onddoa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaBoletaceae
GeneroaChalciporus
Espeziea Chalciporus piperatus
Bataille, 1908
BasionimoaBoletus piperatus
Mikologia
 
poroak himenioan
 
txapel erdi-esferikoa
 
himenioa adnatua da
 
hanka biluzik dago
 
espora marroiak dauzka
 
ez da jangarria

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 2 eta 6 cm arteko diametrokoa, lodia, haragitsua, ganbila, okre-kanela kolorekoa. Azal lehorra. Zerbait likatsua eguraldi euritsuan.

Tutuak: Luzangak, itsatsiak edo dekurrente samarrak, kanela kolorekoak edo marroi-okreak.

Tutu dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten tutuak.

Poroak: Zabalak, angelutsuak, gorri-horixkak edo laranja-horixkak.

Hanka: Irmoa, kurbatua edo uhintsua, lehoi kolorekoa, azafrai-hori biziz zikindua oinarrian, kolore horretako mizelioaren hifengatik.

Haragia: Lodia, hori-arrosa kolorekoa kapelarena eta azafrai-hori kolorekoa oinaren oinarrian. Piper usain pixka bat du eta zapore oso mina.[2]

Etimologia: Chalciporus hitza grekotik dator eta kobre koloreko poroak esan nahi du. Piperatus epitetoa berriz latinetik dator eta “pikantea” esan nahi du. Bere zaporearengatik.

Jangarritasuna

aldatu

Ezin da jan zapore minagatik.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Chalciporus txiki hau Chalciporus amarellus delakoarekin nahas liteke, baina honek kapela askoz zurbilagoa du, tutuak eta poroak arrosa-mugurdi kolorekoak dira gaztetan eta zahartzean gorri-herdoil kolorekoak.[4]

Sasoia eta lekua

aldatu

Udazkenean, pinudietan; oso gutxitan hostoerorkorretan. Ohikoa.[5]

Banaketa eremua

aldatu

Ipar Amerika, Europa, Afrika, Erdialdeko Amerika, Hego Amerika, Asiako iparraldea, Australia, Zeelanda Berria.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 77 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 48 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 515 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 44 or. ISBN 282-0865-4..

Kanpo estekak

aldatu