Pilar Millán Astray
Pilar Millán Astray y Terreros (Coruña, 1879? - Madril, 1949ko maiatzaren 22a) galiziar espioia, idazle eta dramagilea izan zen, eta berrogeita hamar bat lan idatzi zituen.[1] 1920ko eta 1930eko hamarkadetan, herrialdeko komediografo ezagunenetako bat izan zen, batez ere 1925ean estreinatutako La tonta del bote antzezlanari esker. Neba gazteena José Millán-Astray militarra izan zen.[2][3][4]
Pilar Millán Astray | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Pilar Millán Astray |
Jaiotza | Coruña, 1879 |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 1949ko maiatzaren 22a (69/70 urte) |
Hobiratze lekua | La Almudenaren hilerria |
Familia | |
Aita | José Millán Astray |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, antzerkigilea eta espioia |
Biografia
aldatuAlargundu zenean, hiru seme-alabak aurrera atera zituen Bartzelonan Alemaniaren espioitzarako Lehen Mundu Gerran lanean, Fernando García Sanz historialariak España en la Gran Guerra (2014) liburuan azaldu zuenez. Espainian Arthur Henry Hardinge enbaxadore britainiarra izan zen espioitu zuen pertsonaiarik garrantzitsuena, eta mila pezeta jaso zituen ematen zituen dokumentuen kopia bakoitzeko.[5]
Gerraren ondoren, bere karrera literarioa hasi zen, batez ere 1919ko Blanco y Negro saria irabazi ondoren, La hermaná Teresa eleberriarekin. Dirudienez, Jacinto Benaventek animatu zuen bere lehen antzezlana idaztera
—«Hay en usted una gran dramaturga (Dramargilea duzu barruan)», esan zion—: El rugir del león (1923), eta haren atzetik beste sainete eta lan kostunbrista batzuk, hala nola La galana, Una chula de corazón eta La tonta del bote. Azken hori oso arrakastatsua izan zen, eta 310 egun jarraian antzeztu zen. La mercería de la dalia roja komediaren liburuak Julio Romero de Torresek egindako bere erretratua du.[5]
Bigarren Errepublikan, Madrilgo Muñoz Seca antzokia zuzendu zuen.[5]
Ideia kontserbadoreez, 1936ko uztailean matxinatu ziren militarrei lagundu zien, besteak beste, José Millán-Astray nebari, eta Valentziako Alaquas udalerrian gobernu errepublikanoak antolatu zuen Espainiako damentzako kartzelan sartu zuten. Espetxe horretan, Rosario Queipo de Llano, Carmen Primo de Rivera edo Pilar Jaraiz Franco ere preso hartu zituzten, baita matxinatu nagusien ahaideak ere. Espainiako Gerra Zibila amaitu ondoren, Cautivas. 32 meses en las prisiones rojas liburuan jaso zuen espetxean izandako esperientzia (1940).
Lanak
aldatu- El ídolo roto
- La hermana Teresa (novela, 1919)
- Todo amor (relatos, 1920)[6]
- El ogro (1921)
- La llave de Oro (novela, 1921)
- El rugir del león (teatro, 1923)
- Ruth la israelita (1923)
- El juramento de la Primorosa (1924)
- El pazo de la hortensias (1924)
- La tonta del bote (1925)
- Las ilusiones de la Patro (1925)
- Por los flecos del mantón (1925)
- Magda, la Tirana (1926)
- La Galana (1926)
- Pancho Robles (1926)
- La confesión de Ana María (1927)
- Perla en el fango (1927)
- Las dos estrellas (1928)
- Mademoiselle Naná (1928)
- Adam y Eva (1929)
- La Talabartera (1929)
- El millonario y la bailarina (1930)
- Los amores de la Nati (1931)
- La casa de la bruja (1932)
- La mercería de la Dalia Roja (1932)
- Las andanzas de Ginesillo (1932)
- Cada uno piensa a su manera (1933)
- La chica de la pensión (1934)
- Las tres Marías (1936)
- ¿Por qué se casó Lola? (1939)
- Cayetana la rumbosa (1939)
- Don Pío Pío (1939)
- El premio de mi pecado (1939)
- La Cuscurrita (1939)
- Don Chucho, el indio (1940)
- La meiga de Vilariños (1940)
- Cautivas. 32 meses en las prisiones rojas (memorias, 1940)
- La Condesa Maribel (1942)
- El tío Claridades (1942)
- Puede más el amor (1942)
- Carmiña (1943)
- Sol de España (1945)
- La Romancera (1948)
- La infeliz burguesa (1951)
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) Reichardt, Mary R.. (2001). Catholic Women Writers: A Bio-bibliographical Sourcebook. Greenwood Publishing Group ISBN 978-0-313-31147-5. (Noiz kontsultatua: 2022-12-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Pilar Millán Astray en escritoras.com» escritoras.com (Noiz kontsultatua: 2022-12-08).
- ↑ «ABC MADRID 24-05-1949 página 19 - Archivo ABC» abc 2019-08-06 (Noiz kontsultatua: 2022-12-08).
- ↑ «Pilar Millán Astray y Terreros | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es (Noiz kontsultatua: 2022-12-08).
- ↑ a b c Constenla, Tereixa. (31 de agosto de 2014). Una de espías y muchas de risa. .
- ↑ Txantiloi:Cita publicación
Kanpo estekak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pilar Millán Astray |