Petabyte
Byten multiploak | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
SI | IEC 60027-2 | |||||
Izena (Ikurra) |
SI Estandarra |
Erabilpena informatikan |
Izena (Ikurra) |
Balioa | ||
kilobyte (KB) | 103 | 210 | kibibyte (KiB) | 210 | ||
megabyte (MB) | 106 | 220 | mebibyte (MiB) | 220 | ||
gigabyte (GB) | 109 | 230 | gibibyte (GiB) | 230 | ||
terabyte (TB) | 1012 | 240 | tebibyte (TiB) | 240 | ||
petabyte (PB) | 1015 | 250 | pebibyte (PiB) | 250 | ||
exabyte (EB) | 1018 | 260 | exbibyte (EiB) | 260 | ||
zettabyte (ZB) | 1021 | 270 | zebibyte (ZiB) | 270 | ||
yottabyte (YB) | 1024 | 280 | yobibyte (YiB) | 280 |
Petabyte (SI-ren notaziotik eratorria peta-) konputagailuen biltegiratze ahalmenean 1015 byte adierazten duen informazio unitatea da. Bere laburdura PB da, baina ez da petabit-ekin (Pb) nahastu behar.
1000 ala 1024
aldatuInformatika arloan konputagailuen diseinuak eta memorien mugak baldintzatuta informazio unitateak biren berretzaileren multiploak dira. Honela informatikan KB-k edo kilobytek esanahia alternatiboa du eta 1000 byte izan beharrean 1024 byte edo 210 byte bezala ulertzen da. Nahasmena ez sortzearren IEC erakundeak IEC 60027-2 dokumentuan, sistema bitarreko biltegiratze sistemetarako kibibyte (KiB), mebibyte (MiB), gibibyte (GiB)... unitateak sortu dira. Honela 1024 byte adierazteko erabilpen zuzena KiB unitatea da. KiB eta KB-ren arteko desberdintasuna beheko atalean argitzen da.
Terminologia bikoitzaren arazoak
aldatuGaur egun (2007), biak nahasten dira askotan. Esate baterako, 80 GBko disko gogor batek 80.000.000.000 byte ditu, baina sistema eragileak 74 GB dituela esango du, 1.024ko multiploak erabiltzen dituelako.
Kilobyte – kibibyte, mebibyte – megabyte, gigabyte – gibibyte eta gainerako unitateen bereizketa
aldatuKilobyte-n definizioan eta erabileran aurrizki bitarraren ohiz kanpoko erabilerak, ondorengo erabilerak eragin ditu. Kilobyte-ren kasuan honen kopurua honako biak izan daitezke:
- 1.000 byte edo 103 telekomunikazio ingeniariek erabiltzen dute eta biltegiratze gailuen fabrikatzaile batzuk ere. SI erakundeak araututako aurrizkia da “giga”. Orduan laburdura egokia KB (kilobyte) da.
- 1.024 byte, hau da, 210. Kopuru hau informatikan erabiltzen da eta sistema eragile ia denetan ere. Neurri honek KiB (kibibyte) laburdura du anbiguotasuna saihesteko, IEC 60027-2-ren dokumentuan zehazten den bezala.
Modu berdinean egingo da gainerako unitateekin, esaterako gigabyte batek, erabiltzen den testuinguruaren arabera 1024 gibibyte (informatikan) edo 1000 gigabyte adierazten du.
Informatikaren testuinguruan kilobyteren terminoa hasieratik erabiltzen zen 2 10 balioarekin, 1000-ra hurbiltzen delako. Konputagailuen hedatzearekin batera, sistema internazionalak definitutako aurrizkiaren erabilera desegokia ere zabaldu zen, informatika adituetatik erabiltzaile arruntetaraino. Hau dela eta kilobyte bat 1024 byterekin lotzen da nahiz eta 1000 byte da.
Aurrizki bitarra eta hamartarra bereizteko IEC estandarizazio erakundeak IEC 60027-2 dokumentuan zehazten den bezala kibi terminoa asmatu zuen, 1024-ren balioa duen neurria sortuz Kibibyte ( 1 KiB=1024 byte ). Baina bere erabilera ez da zabaldu oraindino.
Multzo berdineko unitateak:
MB eta Mb edo KB eta Kb...ez dira berdinak
aldatuMb-k megabit 1.000.000 bit adierazten du eta MB-k megabyte 1.000.000 byte edo informatikaren testuinguruan 1.048.576 (220) byte . Halaber, ez da nahastu behar Mb/s edo Megabit segundoko MB/s edo Megabyte segundoko-rekin ez eta multzoko gainerako unitateekin: Giga, tera eta abar. Orokorrean esanda, byte segundoko konputagailuaren barruko komunikazioetan gertatzen da, aldiz bit segundoko konputagailutik kanpoko komunikazioetan SI sistema metrikoa erabiliz.
Biltegiratze produktuen adibideak
aldatu- Disko gogor baten edukierak 100GB-tetakoa baldin bada 93GiB-tan bihurtzen da.
- 4,7 GB-tako DVD-5-arekin, 4,377 GiB-tan geratzen da.
- 8,5 GB-tako DVD-9-arekin, 7,92 GiB-tan geratzen da.
Ikus, gainera
aldatu