Pektina
Pektina (antzinako grezieraz: πηκτικός pēktikós, "izoztua, gatzatua") polisakaridoen sailarekin oso erlazio estua duen koloide erako molekula da, kate luzekoa. Azido galakturonikoaren polimeroa da.
Ezaugarriak
aldatuPektina mota asko daude eta landare eta fruitu ugaritan aurkitzen dira. Ezaugarri nagusia baldintza egokietan gelatina itxura hartzeko gaitasuna da. Uretan ongi urtzen dira baina ez urtzaile organikoetan. Fruituen mamitik uraren bidez erauziz lortzen dira.
Erabilerak
aldatuElikagaien industrian erabiltzen dira marmeladak eta tankerako gaiak ekoizteko, eta maionesa bezalako beste elikagai batzuk loditzeko.
Medikuntzan ere erabiltzen da. Hesteetako xurgapenean laguntzen du.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013-9-28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu