[go: up one dir, main page]

Pablo Artxanko Zubiri (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1892ko urtarrilaren 15a, Buenos Aires, Argentina, 1962ko apirilaren 4a) Eusko Abertzale Ekintzako (EAE) kide historiko eta euskaltzalea izan zen.[1][2].

Pablo Artxanko
Bizitza
JaiotzaIruñea1892ko urtarrilaren 15a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaBuenos Aires1962ko apirilaren 4a (70 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Abertzale Ekintza
Euzko JEL-Batza

Jatorriz familia karlista bateko semea izanik, bera ere gaztetan ideologikoki karlista izan zen. Gero euskal kulturarekiko zaletasunaren bidez abertzaletasunara hurbilduz joan zen. Euzko JEL-Batzaren Napar Buru Batzarreko kidea izan zen. 1930. urtean Nafarroa Garaiko eusko abertzaletasuna ordezkatu zuen Fortunato Agirre, Manuel Arantzadi, Leopoldo Garmendia eta Francisco Lordarekin Hogeiren Batzordean EJB eta EAJ-Aberri birbatzeko ahaleginetan. Bergarako batzarrean esku hartu zuen, EJB eta EAJ-Aberri birbatu zituen batzarrean, hain zuzen. Baina, azkenean, 1930ean sortutako EAE-ANVra hurbilduz joan zen[3]. Bertako kidea egin zen eta alderdia bultzatu zuen bere jaioterrian. EAE-ANVko kide garrantzitsuenetarikoa izan zen Nafarroa Garaian. Artxanko 1931.en urtean EAE-ANVko lehendabiziko Batzorde Eragile Nazionaleko kidean zen, eta urte hartako apirilean alderdiaren ordezkaria izan zen Iruñeko "Bloque Antidinastico" delakoan. Iruñeko alderdiaren batzarreko kidea izan zen baita ere. Guztiz baieztaturik ez badago ere, antza ELA sindikatuan afiliaturik egon zen.

Nekazari ingeniaritza ikasi zuen eta gero Nekazari Ingeniaritzako Eskolan irakasle aritu zen lanbidez Iruñean bertan.

Amaiurko gazteluaren defendatzaieak oroitzeko erakitako oroitgarriaren bultzatzailenetariko bat izan zen, 1920. urtean.

Euskara ikasi zuen, eta Aingeru Irigarairekin batera Iruñeko aurreneko ikastola sortu zuen. Iruñeko Euskal Eskolen patronatoaren kide oso aktiboa izan zen irakaskuntza euskaraz sustatzeko.

Eusko Gaztetxu Batza elkartea ere sortu zuen, haurrei euskal dantzak eta euskal kultura irakasteko.

Eusko Ikaskuntzak egindako Euskal Estatuaren Estatuto Orokorraren bultzatzailea izan zen, 1931.ean. Garai hartan udaletxeak deseginda zeuden Primo de Riveraren diktadura eta gero, eta batzar gestorak zeuden udaletxeen buruan. Artxanko lanean aritu zen nafar udaletxeen gestorek 1932ko Iruñeko batzar erabakigarria atzeratzen Euskal Estatutoaren aldeko indar gehiago bildu ahal izateko.

36ko gerra hasterakoan faxistek atxilotu zuten, baina ihes egitea lortu zuen eta Ipar Euskal Herriraino heldu zen muga zeharkatuz. Baionan denboraldi labur batez egon zen, eta bertako institutoaren irakaslea izan zen. Tarnosen ere bizi izan zen gero baina azkenean 1938ko azaroan, Hego euskal Herria jada erabat faxisten eskuetan erorita, Ramon Aldasoro, Santiago Cunchillos eta Isaac Lopez Mendizabalekin batera Buenos Airesera erbesteratu zen. Bertan Euskal Ordezkaritza osatu zuten. Artxanko bere famili osoarekin erbesteratu zen, Araceli Arbizu emaztea eta Miren, Matxalen, Jon eta Amaia seme alabekin. Santiago de Chilera mugitu zen bolada batez, bertako euskal diaspora bizitatzen, baina Buenos Airesera itzuli zen eta bertan bizi zen sendu arte.

Euskera irakatsi zuen Buenos Airesko Laurak Bat elkartean eta jarraitu zuen aldizkari ezberdinetan euskaraz eta gazteleraz idazten. Euskal ordezkaritzako agerkari ofiziala zen Euzko Deyan, EAE-ANVko aldizkaria zen Eusko Lurran eta baita Galeuzcan. Euskarazko bere idazkietan jarraitu zuen "Irunsheme" bere ezizena erabiltzen.

Argentinako atzerrian hil zen 1962ko apirilaren 4an.

Bibliografia

aldatu
  • Granja, José Luis de la: Nacionalismo y II República en el País Vasco. Historia de Acción Nacionalista Vasca: 1930-1936, Madril: CIS.
  • Renobales, Eduardo: ANV. El otro nacionalismo, Tafalla: Txalaparta. ISBN 84-8136-326-X.
  • Andoni de Astigarraga, "Abertzales en Argentina", Ed. Alderdi, Bilbao, 1986.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) «Pablo Artxanko Zubiri. Biografía de un ekintzale.» Eusko Lurra fundazioa (Noiz kontsultatua: 2016-3-15).
  2. Renobales, Eduardo: ANV. El otro nacionalismo, Tafalla: Txalaparta. ISBN 84-8136-326-X
  3. https://www.facebook.com/notes/txema-landa/pablo-archanco-zubiri-pamplona-15-01-1892-buenos-aires-el-4-04-1962/10153619846393826/