[go: up one dir, main page]

Oribarzar Gipuzkoako hondartza. Orioko udalerrian kokatzen da, baina hondartzaren ertza bera Aiako udalerriarekin muga da[1], bertako izen bereko Oribarzar baserria Aian kokatzen delarik, Laurgain baserri-auzoan[2]. Hondartza "Torretxo" izenaz ere da ezaguna.

Oribarzar
Motahondartza
Geografia
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
EskualdeaUrola Kosta
UdalerriaOrio
Oria ibaiaren estuarian dagoen hondartza

Oriako itsasadarraren bokalearen ezkerraldean dagoen hondartza bat da. Luzez 200 metro eta zabaleraz 57 metro ditu. Hondartza lasai eta txikia da, hondar finekoa, arrantza zaleek biziki estimatzen dute. Bainua debekatua dago, ibaiko lohien arriskuagatik[3].

Hondartzara heltzeko, Orioko portuaren hasieran dagoen gurutzabideko errepidea hartu behar da, eta 1,8 kilometrotan zehar jarraitu.

Hareatzatik gertu Txurruka izeneko gazteentzako aterpetxea dago.

Erreferentziak

aldatu
  1. «Gipuzkoa - Orio» b5m.gipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-26).
  2. (Gaztelaniaz) Gipuzkoa, Departamento Territorial Diputación. «Laurgain barreiatua -Aia - Directorio geográfico y callejero» b5m (Noiz kontsultatua: 2022-09-26).
  3. «Oribarzar - Ingurumena - Ingurumena» ORAIN Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2022-09-26).